Bularreko minbiziaren berri ematen
Bihar Bularreko Minbiziaren Kontrako Eguna egingo dutela eta, hainbat ekimen egin zituzten atzokoan azoka eguna zela baliatuta. Besteak beste, informazio guneak jarri zituzten herriko hainbat puntutan: Kutxaren aurrean, Biteri kalean, Iztietan, anb...
Bihar Bularreko Minbiziaren Kontrako Eguna egingo dutela eta, hainbat ekimen egin zituzten atzokoan azoka eguna zela baliatuta. Besteak beste, informazio guneak jarri zituzten herriko hainbat puntutan: Kutxaren aurrean, Biteri kalean, Iztietan, anbulategian, udaletxe aurrean eta irudian ikusten den Zumardiko sarreran. Postu horietan, dirua biltzeaz gainera, bularreko minbiziaren gaineko informazioa eman zieten antolatzaileek hurbildu ziren herritar guztiei.
