Herritarren beharretara egokitutako zerga sistema eskatu du Bilduk Irunen
Azken bi urteotan Irungo Udalak zerbitzu publikoen tasak eta udal zergak izozteko erabakia hartu badu ere, irundarrek batez bestean %3 gehiago ordaindu beharko dituzte zerga horien 2012an. TAO eta garabi zerbitzuen kasuan, aldiz, %20 igoko da ordaindu beharrekoa. Tasa horiek 2005etik izoztuta egon dira, eta Udal Gobernuaren arabera, zerbitzua defizitarioa den heinean, prezioak “eguneratu” behar ziren. Etxebizitzaren eta ibilgailuen gaineko zergetan salbuespenak egingo dituzte, eta diru sarrera gutxien dituztenei hobariak eskainiko dizkiete. Erabaki horiek herenegungo udalbatzarrean hartu zituzten zinegotziek. Bilduko Udal Taldeak, bere partetik, argi utzi du “krisia ez dutela herritarrek sortu, eta ez dutela beraz, haiek ordaindu behar”. Irunek Gipuzkoako langabezia tasarik altuenetakoa, %14, duela kontuan hartuta, herritarren beharretara egokitutako zerga sistemaren aldeko apustua egin du Bilduk. Horregatik, “udalari zergak eta tasak atalka aztertu eta bozkatzea” proposatu diote, Bilduko ordezkari Oinatz Mitxelenaren arabera. Irungo Bildu iragan astean gainontzeko alderdiekin bildu zen atalka bozkatzearen proposamena azaltzeko, «eta hurrengo urtera begira horretan lan egiteko konpromisoa hartuko dugu». Gainera, “beharren arabera egin behar dira igoerak, eta udalaren ekonomia bestela antolatu behar dela uste dugu, herritarren beharren arabera”. Azpiegiturak eta hobariak Kultur eta kirol ekipamenduak, gainera, doan izan beharko luketela uste dute Bilduko kideek. Hala, horren kontrako adibide bezala, Oiasso museoaren aretoa alokatzeko [...]
Azken bi urteotan Irungo Udalak zerbitzu publikoen tasak eta udal zergak izozteko erabakia hartu badu ere, irundarrek batez bestean %3 gehiago ordaindu beharko dituzte zerga horien 2012an. TAO eta garabi zerbitzuen kasuan, aldiz, %20 igoko da ordaindu beharrekoa. Tasa horiek 2005etik izoztuta egon dira, eta Udal Gobernuaren arabera, zerbitzua defizitarioa den heinean, prezioak “eguneratu” behar ziren. Etxebizitzaren eta ibilgailuen gaineko zergetan salbuespenak egingo dituzte, eta diru sarrera gutxien dituztenei hobariak eskainiko dizkiete. Erabaki horiek herenegungo udalbatzarrean hartu zituzten zinegotziek.
Bilduko Udal Taldeak, bere partetik, argi utzi du “krisia ez dutela herritarrek sortu, eta ez dutela beraz, haiek ordaindu behar”. Irunek Gipuzkoako langabezia tasarik altuenetakoa, %14, duela kontuan hartuta, herritarren beharretara egokitutako zerga sistemaren aldeko apustua egin du Bilduk. Horregatik, “udalari zergak eta tasak atalka aztertu eta bozkatzea” proposatu diote, Bilduko ordezkari Oinatz Mitxelenaren arabera.
Irungo Bildu iragan astean gainontzeko alderdiekin bildu zen atalka bozkatzearen proposamena azaltzeko, «eta hurrengo urtera begira horretan lan egiteko konpromisoa hartuko dugu». Gainera, “beharren arabera egin behar dira igoerak, eta udalaren ekonomia bestela antolatu behar dela uste dugu, herritarren beharren arabera”.
Azpiegiturak eta hobariak
Kultur eta kirol ekipamenduak, gainera, doan izan beharko luketela uste dute Bilduko kideek. Hala, horren kontrako adibide bezala, Oiasso museoaren aretoa alokatzeko aukera eman dutela jakinarazi dute: “Kultura bultzatzeko ez da ordaindu behar, alderantziz, erraztasunak eman behar dira”.
Positibotzat jo dute Bilduko Udal Taldeko ordezkariek diru sarrera gutxien dituztenei hobariak eskaintzeko aukera martxan jarriko dutela, “baina ez gaude guztiz pozik, jakinda PP eta PSEren artean adostu omen dituztela hobari horiek; horrela izanda uste dugu ez direla oso sozialak izango”.
