Jubilatuen elkarteak irteerak egiten hasiko dira
Urtero bezala, jubilatuen elkarteek ikasturte berrirako irteera egutegia prestatu dute. Hilaren 22an, larunbata, hasiko dira irteerak egiten eta lehenengoa, Orio eta Zarautz arteko ibilbidea izango da. Parte hartu nahi duten lagunek, topoko geltokira j...
Urtero bezala, jubilatuen elkarteek ikasturte berrirako irteera egutegia prestatu dute. Hilaren 22an, larunbata, hasiko dira irteerak egiten eta lehenengoa, Orio eta Zarautz arteko ibilbidea izango da. Parte hartu nahi duten lagunek, topoko geltokira joan beharko dute 08:15ean. Bertan 2011-2012 ikasturterako antolatu dituzten irteeren gaineko informazioa banatuko diete.
