Lana gozatzeko denean
Primerako giroa, primerako laguntzaileentzat. Albaolak deituta I. Auzolan Eguna ospatu zuten lehengo larunbatean San Pedron, Ondartxoko Itsas Interpretazio Zentroan. Jende asko bildu zen deialdira, Albaolako aspaldiko lagunak batzuk, Ondartxora lehen aldiz joandakoak beste hainbat. Guztira, 40 boluntario inguru. Primeran pasatu zuten denek, eguraldia lagun, lantaldeetan antolatuta, eta Albaolako kide Mikel Leozek zehaztu duenez «goiz batean antolatu daitezkeen lan errazak egiten». Inguruko belarrak garbitzen aritu ziren batzuk, beste batzuk ontziak konpontzen aritu ziren, eta belak josten egon zenik ere izan zen. Baina noski, dena ez zen lana izan. Txikienek jolasteko aukera ere izan zuten, eta helduek lan egin ondoren sardina erreak jan zituzten. Ontziak eraiki baino gehiago Ontzigintzarekin lotzen da Albaolaren jarduna, eta ulertzekoa da. Baina ontziak eraikitzeaz gain, badira Itsas Interpretazio Zentroan egin daitezkeen beste hamaika lan. Ikerkuntza dela, mantenu lanak direla, … Leozek azaldu duenez, horien bidez boluntario gehiago erakarri nahi dituzte Ondartxora, eraikuntzan bere burua ikusten ez dutenek, zer egin izan dezaten eta norbere gustuei eta interesei ere tokia eginez. Horregatik aurrerantzean Auzolan Eguna urtean behin ospatzeko asmoa iragarri dute. Auzolan Taldea eratuz Albaola sortuz geroztik, handituz joan da urtetik urtera elkartearen inguruan lanean dabilen boluntario taldea. Gaur egun 60 inguru dira. Horiei guztiei, zein itsas ondarearen ingurukoak [...]
Primerako giroa, primerako laguntzaileentzat. Albaolak deituta I. Auzolan Eguna ospatu zuten lehengo larunbatean San Pedron, Ondartxoko Itsas Interpretazio Zentroan. Jende asko bildu zen deialdira, Albaolako aspaldiko lagunak batzuk, Ondartxora lehen aldiz joandakoak beste hainbat. Guztira, 40 boluntario inguru.
Primeran pasatu zuten denek, eguraldia lagun, lantaldeetan antolatuta, eta Albaolako kide Mikel Leozek zehaztu duenez «goiz batean antolatu daitezkeen lan errazak egiten». Inguruko belarrak garbitzen aritu ziren batzuk, beste batzuk ontziak konpontzen aritu ziren, eta belak josten egon zenik ere izan zen.
Baina noski, dena ez zen lana izan. Txikienek jolasteko aukera ere izan zuten, eta helduek lan egin ondoren sardina erreak jan zituzten.
Ontziak eraiki baino gehiago
Ontzigintzarekin lotzen da Albaolaren jarduna, eta ulertzekoa da. Baina ontziak eraikitzeaz gain, badira Itsas Interpretazio Zentroan egin daitezkeen beste hamaika lan. Ikerkuntza dela, mantenu lanak direla, … Leozek azaldu duenez, horien bidez boluntario gehiago erakarri nahi dituzte Ondartxora, eraikuntzan bere burua ikusten ez dutenek, zer egin izan dezaten eta norbere gustuei eta interesei ere tokia eginez.
Horregatik aurrerantzean Auzolan Eguna urtean behin ospatzeko asmoa iragarri dute.
Auzolan Taldea eratuz
Albaola sortuz geroztik, handituz joan da urtetik urtera elkartearen inguruan lanean dabilen boluntario taldea. Gaur egun 60 inguru dira.
Horiei guztiei, zein itsas ondarearen ingurukoak gustuko dituen edonori parte hartzeko aukera erraztu asmoz, Auzolan Taldea eratzen ari da Albaola. Bazkide txartelak egiten hasi dira, «azpiegitura» antolatzen, orain arte bat batekotasunean antolatzen zituztenak nolabait arautu asmoz eta boluntarioak, «partaide» senti daitezen erraztuz.

