Landarekoek garaipena lortu dute pala motzean
Gomazko Paletan, Batzokiko Otegi eta Santamariak 25-21 irabazi zituzten Aiako pilotariak. Talde bereko Javier Martinez eta Ignazio Martinezek, berriz, galdu egin zuten Lagunak taldekoen aurrean, 25-23. Eskuz binakakoan EPLEko Romero eta Arzadunek 22-2 ...
Gomazko Paletan, Batzokiko Otegi eta Santamariak 25-21 irabazi zituzten Aiako pilotariak. Talde bereko Javier Martinez eta Ignazio Martinezek, berriz, galdu egin zuten Lagunak taldekoen aurrean, 25-23. Eskuz binakakoan EPLEko Romero eta Arzadunek 22-2 galdu zuten Añorgakoen aurrean eta Zangitu eta Aranburuk 22-8 irabazi zuten Arrasateko pilotarien kontra. Landareko Elorza eta Lujanbiok 40-32 irabazi zituzten Urnietako pilotariak paleta motzean.
