Mugikortasun Astearen barruko argazki lehiaketa bukatzear da
Irungo Mugikortasun Astearen barruan argazki lehiaketa antolatu zuen udalak. Bihar da lehiaketara argazkiak aurkezteko azken eguna. Lehiaketaren oinarriak zeintzuk diren ezagutzeko eta argazkiak nora bidali behar diren jakiteko Irungo Udalaren webgunea...
Irungo Mugikortasun Astearen barruan argazki lehiaketa antolatu zuen udalak. Bihar da lehiaketara argazkiak aurkezteko azken eguna. Lehiaketaren oinarriak zeintzuk diren ezagutzeko eta argazkiak nora bidali behar diren jakiteko Irungo Udalaren webgunea bisitatu behar dute interesdunek: www.irun.org.
Gazte zein helduei zuzenduta dago lehiaketa. Hala, bi maila zehaztu dituzte: 18 urtetik beherakoena eta 18 urtetik gorakoena. Hala, maila bakoitzeko irabazleek bi sariren artean aukeratu beharko dute: argazki kamera bat edo 100 euroko opari txartela.
Energia kontsumoa gutxitu
Irailaren azken astean egin zuten Irungo Mugikortasun Astea. Aurtengo ekitaldiaren helburua izan da garraioari lotutako energia kontsumoaren murrizketaren beharraz irundarrak ohartaraztea. «Egungo mugikortasun ereduak sekulako eragina du airearen kalitatean, gure osasunean, ingurumenean eta gure poltsikoan», zabaldu dute udaletik.
Horregatik, aurtengo argazki lehiaketaren irudiak Mugi zaitez modu eraginkorrean: hobetu ezazu zure mugikortasuna leloaren harira atera behar dira.
