100 lagunek baino ezingo dute sartu Luzuriagako etxeen zozketara
Bihar (hilak 29) zozkatuko dituzte Antxon, Luzuriagako babes ofizialeko 144 etxebizitzak, erosketa erregimenean. Kultur Etxean da zozketa, 11:00etan, notario aurrean. Hala ere, Etxebideren webgunean irakur daitekeenez “aretoaren tamaina txikia de...
Bihar (hilak 29) zozkatuko dituzte Antxon, Luzuriagako babes ofizialeko 144 etxebizitzak, erosketa erregimenean. Kultur Etxean da zozketa, 11:00etan, notario aurrean. Hala ere, Etxebideren webgunean irakur daitekeenez “aretoaren tamaina txikia dela kontuan hartuta, sarrera mugatua izango da”. Notario aurrean egingo den zozketa ekitaldia zuzenean ikusteko 100 lagun aukeratu dituzte, “ausaz”.