Landarbaso abesbatzaren kontzertua San Pedron
Errenteriako Landarbaso Abesbatzak zabalduko du etzi (hilak 21) Ondartxo abesbatzak antolatutako XXVI. Musika Abesbatza Astea. 25 urte eta gero, astea izateari utzi eta hiru asteburutan izango dira aurten kontzertuak, baita datozen urteetan ere. Esan bezala, lehen kontzertua Landarbasok emango du etzi,, Pedro Deunaren elizan, 20:00etan. 90. hamarkadan sortu zen Landarbaso abesbatza. Iñaki Tolaretxipirin zuzendaritzapean, 18 eta 29 urte bitarteko gazteek kantatzen dute Landarbason. Sari asko eskuratu ditu abesbatzak azken urteotan , azken sari garrantzitsuena 2010. urtean Txinako Nazioarteko Koralen Olinpiadetan lortutako zilarrezko eta urrezko dominak. Aurten 20 urte bete ditu Landarbasok, eta X. urteurrenean egin antzera Tolosako Nazioarteko Abesbatzen Lehiaketan parte hartuko du, eta Ondartxo Abesbatzatik jakinarazi dutenez, “beroketa ariketa gisa San Pedron abestuko dute etzi”.
Errenteriako Landarbaso Abesbatzak zabalduko du etzi (hilak 21) Ondartxo abesbatzak antolatutako XXVI. Musika Abesbatza Astea. 25 urte eta gero, astea izateari utzi eta hiru asteburutan izango dira aurten kontzertuak, baita datozen urteetan ere. Esan bezala, lehen kontzertua Landarbasok emango du etzi,, Pedro Deunaren elizan, 20:00etan.
90. hamarkadan sortu zen Landarbaso abesbatza. Iñaki Tolaretxipirin zuzendaritzapean, 18 eta 29 urte bitarteko gazteek kantatzen dute Landarbason. Sari asko eskuratu ditu abesbatzak azken urteotan , azken sari garrantzitsuena 2010. urtean Txinako Nazioarteko Koralen Olinpiadetan lortutako zilarrezko eta urrezko dominak.
Aurten 20 urte bete ditu Landarbasok, eta X. urteurrenean egin antzera Tolosako Nazioarteko Abesbatzen Lehiaketan parte hartuko du, eta Ondartxo Abesbatzatik jakinarazi dutenez, “beroketa ariketa gisa San Pedron abestuko dute etzi”.