XX. Mendiola Ulia Ibilaldi Neurtua antolatu du Trintxerrek
Hilaren 30ean izango da Mendiola Ulia Ibilaldi Neurtua. Trintxer Mendi Taldeak antolatuta, ekitaldiaren XX. aldia da. Parte hartuko duten taldeek egunean bertan eman behar dute izena, Trintxerpeko Azokan, han kokatuko baita irteera eta helmuga. Irteera 08:00etan da eta taldeak bat, bi edota hiru mendizaleez osatuta, minutuz minutu irteten joango dira. Ibilaldia bukatuta, 14:30ean, bazkaria izango da Trintxer elkartean, eta parte hartzaileek izena emateko unean adierazi beharko dute bazkaltzera geratuko diren edo ez. Bazkariak 16 euro balio du eta ibilaldi neurtuaren izen-emateak 3 euro mendi taldeko bazkideentzako, 5 euro bazkide ez direnentzako eta 2,5 euro haurren kasuan.