
Gipuzkoako txapelketaren barruko nagusien pala motzeko lehia jokatuko da bihar arratsaldean Fanderiako pilotalekuan, Landare 1 (Iñaki Elorza eta Imanol Lujanbio) eta Urnieta 2ren artean. Partida 21:15ean hasiko da. Pasa den asteburuan Landareko Elorza...

Irungo Bilduk bat egin du bihar Bilbon Gernikako Akordioak egingo duen manifestazioarekin, eta bertara joateko eskatu die irundarrei eta herritarrei oro har. “Gure herri honetan bizi dugun aukeraz beteriko une honetan, herritarrok aktore nagusi e...


Ohorezko Mailako liderraren kontra du etzi Pasaiak partida. Don Boscon jokatzen dute zuri-gorriek eta etxean jokatzeak ematen duen abantaila baliatu beharko dute sailkapenean behera jarraitu nahi ez badute. Trintxerpek, aldiz, Oiartzunen du partida, es...

Aurtengo San Tomas Eguna antolatzeko batzordea osatuko dute datozen egunetan. Hori dela eta, herritar, eragile eta txistorra postuak jartzeko asmoa duten taldeetako kideak datorren ostegunean egingo duten bileran parte hartzera deitu dituzte udalak, Xenpelar AEK-k eta auzoetako San Tomas azoken antolatzaileek. Borja Arbelaitz Xenpelar AEK-ko arduraduna mintzatu da agerraldian eta “ezinbestekoa” iritzi dio batzordean parte hartze zabala izatea “gure San Tomas Eguna ahalik eta aberatsen izan dadin”. Halaber, San Tomas Batzordean herritar guztiek “lekua” dutela zehaztu du Arbelaitzek, eta horrenbestez, eragileak, elkarteak, tabernariak, txistorra postuak jartzeko asmoa duten taldeak eta herritar xumeak gonbidatu dituzte “jai handi” horren antolaketaren parte izatera, “denok dugulako zeresana”. Postuak jartzeko baldintzak Hilaren 27an arratsaldeko zazpietan egingo dute San Tomas batzordea osatzeko bilera Merkatuzarren. Besteak beste, joan den urteko San Tomas Egunaren balantzea egingo dute, “oraindik egin gabe dugulako”, zehaztu du Arbelaitzek. Horrekin batera, batzordearen funtzionamendua zehaztuko dute: “Joan den urtean azpi batzordeak osatu genituen, azoka bera, kantina, egitaraua eta animaliez arduratu ziren sortutako batzorde horiek”. Aurten ildo beretik jarraitzeko asmoa azaldu du Arbelaitzek. Txistorra postuak jarri nahi dituzten taldeek bete beharreko baldintzak ere bilera horretan zehaztuko dituzte batzordea osatuko duten guztien artean, eta halaber, eskaerak egiteko epeak zehaztuko dituzte. Bi urte dira Xenpelar AEK-ko kideek, [...]

Pasa den astean, Lezoko Udalak komunikabideei eman zien biodibertsitatea hobetzeko aurrera eramaten ari diren lanen berri. Bihar eta astelehenean, berriz, herriko bi ikastetxeetako ikasleen txanda izango da. Gaur arratsaldean, 15:00etan, Herri Eskolako...

Oiartzungo eta Pasaiako Euskara zinegotziek, Irati Etxebestek eta Amaia Esnarriagak hurrenez hurren, atera zituzten kutxatatik Zeateakoizut? kanpainan saritutako txartelak pasa den astean. Urriaren 9 arte, Oarsoaldea eskualdeko barradun establezimenduetan euskaraz eskatzen zuten bezeroei txartel bat eman zieten zerbitzariek, bi otordu ederren zozketan parte hartzeko. Orain, euskararen zapore goxoa dastatzeko aukera izango dute. Izan ere, bi lagunentzako otordu eder bana irabazi dute Errenterian, Oiartzunen eta Pasaian sarituak izan diren pertsonek. Era berean, saritutako txartelak entregatu zireneko tabernen jabeek sari bera eskuratu dute: Oiartzungo Zuberoa eta Trintxerpeko Izkiña jatetxeetako otordu bikainak dastatuko dituzte. Animoak eta eskerrak Bestalde, Asier Mujika Etxanizek, Oarsoaldea Garapen Agentziako lehendakariak eta Errenteriako Merkataritza, Turismoa, Berrikuntza eta Garapen Ekonomikorako zinegotziak ,eskualdeko bezero guztiak tabernetan eta establezimendu guztietan euskaraz eskatzen jarrai dezaten animatu ditu. Era berean, Zuberoa eta Izkiña jatetxeei eskerrak eman dizkie kanpainarako eskainitako sariarengatik. Saridunak Errenteria-Orereta. Mikel Jimeno Elio eta Manuel taberna. Oiartzun. Juan Miguel Ibargoien Ormazabal eta Museo del Vino taberna. Pasaia. Unai Castillo eta Atari taberna.

TAO eta garabi zerbitzuetako tasak igo dituztelako kritiko agertu da Oarso Bidasoko ELA. Sindikatuaren ustez, “eskandaluzkoa eta neurriz kanpokoa” da TAO erabiltzeagatik irundarrek %20 gehiago ordaintzea, eta garabi zerbitzuaren prezioa %100 garestitzea. Horrela, igoera horiekin, bi zerbitzuak kudeatzen dituen Eyssa enpresari “mesede” egiten diotela uste du ELAk, “jakinda gainera langileei Eyssak dien errespetua zein den”. ELAk esan du duela hiru hilabete bi zerbitzuetako langileen soldatak igotzeari uko egin ziola udalak, “TAOren igoera suposatuko zuelako”. Gipuzkoako beste herrietako TAOko langileen baldintza berberak eskatu zituen orduan ELAk, eta aldarrikapen horrekin greba egin zuten. “Orain, ordea, langileen baldintzak hobetu gabe, zerbitzuaren prezioa igo dute”. Udalak TAO garestitzeko erabili zituen argudioetako bat izan zen lur azpiko parkinak bultzatu nahi zituela, kalekoen aurrean. “Uste dugu igoerak ez duela eraginik izango autoen jabeetan, lur azpiko eta lur azaleko aparkalekuak beharren arabera erabiltzen dituztelako gidariek”. Igoera “neurriz kanpokoa” dela esateko 2006tik eman den KPIren igoerari jaramon egin dio ELAk: «2006tik KPI %12,1 igo da, eta TAO, berriz, %20 garestitu dute”. 2005etik berrikusi gabe zeuden bi zerbitzu horietako prezioak.

Heldu den igandean korrituko duten XIV. Donibane Lohizune-Hondarribia lasterketak parte hartze marka guztiak hautsiko ditu. Ur Joko eta Hondarribia Kirol Elkartea (HKT) talde antolatzaileek emandako datuen arabera, 2.300 korrikalarik izena eman dute, iaz baino 500 kirolari gehiagok, eta parte hartzaileen muga historikoa gaindituko dute. Probaren hamalaugarren ekitaldia goizeko 11:00etan hasiko da eta 21 kilometro eta 100 metro homologatu egingo dituzte, maratoi erdia hain zuzen ere. 300 boluntario Euskal Herriko maratoi erdien egutegian toki esanguratsua du jada probak. “Garrantzitsua iruditzen zait mugaz bi aldeetako bi elkarte hainbeste urtez ados jartzea tamaina honetako ekitaldi bat antolatzeko. Alderdi horretatik, bi udalek proba babestu eta indartuko dugu”, azaldu zuen atzoko aurkezpenean Txomin Sagarzazuk, Hondarribiko kirol zinegotziak. Hondarribia Kirol Taldea eta Ur Joko elkarteek ia 300 boluntario izango dituzte dena antolatzeko. “Hamalau urtetako lan gogorrari esker, udazkeneko lasterketen erreferente batean bilakatu da proba”, nabarmendu zuen Hondarribia Kirol Taldeko Luis Antonio Sanchezek. Lasterketa Donibane Lohizunen 11:00etan hasiko bada ere, lehen korrikalaria Hondarribira ordubete geroago iristea espero dute. 2.300 korrikalarik parte hartuko dute, horietatik 1.184 Ipar Euskal Herrikoak, eta 1.073 Gipuzkoakoak. “Ipar Euskal Herriko emakumeak 284 izango dira, eta Gipuzkoakoak 89″, zehaztu zuen Sanchezek. Ur Joko elkarteko Rafael Indok deia egin zien Hondarribiko ostalariei: “Hausnarketa bat egiteko [...]

Kulturartekotasuna eta liburutegia lotuz, kanpaina berria jarri du martxan udal liburutegiak, eta bertan munduko hainbat paisaiei buruzko ipuinak kontatzen ariko dira. Urrian, esaterako, paisaia arabiarrei egingo diete txokoa Xenpelar Etxeko aretoan. D...

Aljarafe elkarteak kultur astea antolatu du bihar, etzi eta iganderako. Briska, tute eta mus txapelketak izango dira bihar, karta joko txapelketako finala eta garaikurren banaketa etzi, eta igandean egun handia: goizean elkarteko ateak irekita egongo d...

Futboleko Erregional Ohorezko mailako zazpigarren jardunaldia jokatuko dute larunbatean Hondarribiko mutilek. Iragan jardunaldiko porrota atzean utzita, Elgoibarrera abiatuko dira futbolariak garaipen berri baten bila. Hiru puntuak beharrezko dituzte h...

Ereintza eskubaloi taldeak BM Corralesen kontra jokatuko du etzi, 19:30ean, Galtzarabordako kiroldegian. Ereintza egun Espainiako Lehen Mailako liderra da, baina puntu bakarrera dauka BM Corrales.

Partida zaila dute Donibane Majestik taldekoek etzi. 18:00etan jokatuko dute, Zumarragako Ispilla kiroldegian, Urola Laztiren kontra. Zumarragakoak sailkapeneko lidergoan dira Amenabar taldeko zarauztarrekin batera.

Jaizkibel mendian, Munttarreko zelaian, indusketa arkeologikoak egiten hasi dira, aintzinako herrixkarik bazegoen jakiteko. Xabier Alberdi indusketen arduradunak azaldu duenez, oraingoz aztarnak aurkitu dituzte, hiru arotakoak: Erromatarren garaikoa, Burdin Arokoa eta, agian, Paleolitokoak (10.000 urte baino gehiago lituzketenak). Hiru geruza “argi” daudela ziurtatu du. Orain dela bi urte lehenengo hartu zituzten Munttar zelaian lehenengo laginak. Alberdik azaldu duenez, hainbat faktorek bultzatzen dituzte arkeologoak lagin horiek hartzera: “Datu historikoak daude, alde batetik. Meatzerik edo iturririk baldin badago, normala zen ondoan populazioa egotea, urteetan zenbat eta atzerago egin, naturari lotuago zegoen gizakia. Toponimiak ere pisu handia du, eta geografiak ere”. Munttarren kasuan, gailurrean dagoen ordeka izanagatik, eta babes naturalak edukitzeagatik, aukera handiak zituen aurkikuntza bat egiteko. Hala ere, batzuetan susmo horiek ez dira egi bihurtzen, baina ez da Jaizkibelen kasua izan. Horrela, iaz, Foru Aldundiari baimena eskatu zioten indusketak egiten hasteko, laginean hiru geruza aurkitu zituztelako. Indusketa proiektu hori Lezoko Udalean ere aurkeztu zuten, eta elkarlanerako hitzarmena sinatu zute. “Ea hitzarmen horrek emaitza onak ematen dituen”, espero du Alberdik. Orain arte emandako fruituak, behintzat, onak izan dira. Harrizko perimetro bat aurkitu dute Munttarren, eta etxola baten zola izan litekeena ere. Horrez gain, aro ezberdinetako hainbat lanabes eta ontzi aurkitu dituzte bertan. Batez ere [...]

Gipuzkoako Fiskaltzak 3.240 euroko isuna eskatu du 2006an emakume batek lapurreta berak egin, eta beste gizon bati leporatzeagatik, nahiz eta berak zerikusirik ez izan. Fiskaltzaren arabera, emakume hori bera zen lapurra. 2006ko abuztuaren 11n gertatu ...

100. urtebetetzea ospatuko du Jose Antonio Etxabe Saizarrek hilaren 28an. Etxabe Beti Bizkor elkarteko kide ere bada, eta hori dela eta, elkarteak omenaldi txiki bat egingo dio. Gogorarazi dute lehen bazkidea dela 100 urteetara iristen. Hilaren 28an be...

34 urteko gizon bat atxilotu zuen Ertzaintzak astelehenean, Pausuko denda batean lurrinak lapurtzeagatik. Bi gizon saiatu ziren lapurreta egiten, baina alarmen hotsa entzun eta ihesari ekin zioten: dendako arduradunek lapurretako bat atxiki zuten, bain...

Emakumezkoen Saskibaloi ligari hasiera kaskarra eman zioten Hondarribia-Iruneko neskek, iragan larunbatean Gran Canariaren aurka ligako lehen partida galduta. Horrela puntu bakarrarekin hamargarren dira etxeko neskak eta Burgosen jokatuko dute bihar li...

Herriko etxeak jakinarazi du Hendaiako parkeetako urteko landareak kentzen hasiko direla. Ez dituzte botako, ordea: herritarrek landare horiek hartzeko aukera dute 05 59 20 04 10 telefono zenbakira deituta.