Donibane Lohizune Hondarribia lasterketak 2.300 korrikalari bilduko ditu
Heldu den igandean korrituko duten XIV. Donibane Lohizune-Hondarribia lasterketak parte hartze marka guztiak hautsiko ditu. Ur Joko eta Hondarribia Kirol Elkartea (HKT) talde antolatzaileek emandako datuen arabera, 2.300 korrikalarik izena eman dute, iaz baino 500 kirolari gehiagok, eta parte hartzaileen muga historikoa gaindituko dute. Probaren hamalaugarren ekitaldia goizeko 11:00etan hasiko da eta 21 kilometro eta 100 metro homologatu egingo dituzte, maratoi erdia hain zuzen ere. 300 boluntario Euskal Herriko maratoi erdien egutegian toki esanguratsua du jada probak. “Garrantzitsua iruditzen zait mugaz bi aldeetako bi elkarte hainbeste urtez ados jartzea tamaina honetako ekitaldi bat antolatzeko. Alderdi horretatik, bi udalek proba babestu eta indartuko dugu”, azaldu zuen atzoko aurkezpenean Txomin Sagarzazuk, Hondarribiko kirol zinegotziak. Hondarribia Kirol Taldea eta Ur Joko elkarteek ia 300 boluntario izango dituzte dena antolatzeko. “Hamalau urtetako lan gogorrari esker, udazkeneko lasterketen erreferente batean bilakatu da proba”, nabarmendu zuen Hondarribia Kirol Taldeko Luis Antonio Sanchezek. Lasterketa Donibane Lohizunen 11:00etan hasiko bada ere, lehen korrikalaria Hondarribira ordubete geroago iristea espero dute. 2.300 korrikalarik parte hartuko dute, horietatik 1.184 Ipar Euskal Herrikoak, eta 1.073 Gipuzkoakoak. “Ipar Euskal Herriko emakumeak 284 izango dira, eta Gipuzkoakoak 89″, zehaztu zuen Sanchezek. Ur Joko elkarteko Rafael Indok deia egin zien Hondarribiko ostalariei: “Hausnarketa bat egiteko [...]
Heldu den igandean korrituko duten XIV. Donibane Lohizune-Hondarribia lasterketak parte hartze marka guztiak hautsiko ditu. Ur Joko eta Hondarribia Kirol Elkartea (HKT) talde antolatzaileek emandako datuen arabera, 2.300 korrikalarik izena eman dute, iaz baino 500 kirolari gehiagok, eta parte hartzaileen muga historikoa gaindituko dute.
Probaren hamalaugarren ekitaldia goizeko 11:00etan hasiko da eta 21 kilometro eta 100 metro homologatu egingo dituzte, maratoi erdia hain zuzen ere.
300 boluntario
Euskal Herriko maratoi erdien egutegian toki esanguratsua du jada probak. “Garrantzitsua iruditzen zait mugaz bi aldeetako bi elkarte hainbeste urtez ados jartzea tamaina honetako ekitaldi bat antolatzeko. Alderdi horretatik, bi udalek proba babestu eta indartuko dugu”, azaldu zuen atzoko aurkezpenean Txomin Sagarzazuk, Hondarribiko kirol zinegotziak. Hondarribia Kirol Taldea eta Ur Joko elkarteek ia 300 boluntario izango dituzte dena antolatzeko. “Hamalau urtetako lan gogorrari esker, udazkeneko lasterketen erreferente batean bilakatu da proba”, nabarmendu zuen Hondarribia Kirol Taldeko Luis Antonio Sanchezek.
Lasterketa Donibane Lohizunen 11:00etan hasiko bada ere, lehen korrikalaria Hondarribira ordubete geroago iristea espero dute. 2.300 korrikalarik parte hartuko dute, horietatik 1.184 Ipar Euskal Herrikoak, eta 1.073 Gipuzkoakoak. “Ipar Euskal Herriko emakumeak 284 izango dira, eta Gipuzkoakoak 89″, zehaztu zuen Sanchezek.
Ur Joko elkarteko Rafael Indok deia egin zien Hondarribiko ostalariei: “Hausnarketa bat egiteko eskatzen diet. 2.300 kirolari, beraiekin datozen familiartekoekin, lagunekin eta ikusleekin orokorrean urri erdialdean Hondarribian egotea abantaila da haientzat”.

