Alokairu sozialeko etxebizitzetan izena emateko epea ireki dute
Muliateko alokairu sozialeko 25 etxebizitzetan izena emateko epea azaroaren 30 arte irekita egongo da. Horiek, babes ofizialeko beste 170 etxebizitzekin eraikitzen ari dira, Muliateko 6. blokean. Baina kasu honetan, Eusko Jaurlaritzak kudeatuko dituenez, eskaerak Etxebiden egin behar dira. Prozesua erraztu nahian, Internet bidez ere (www.etxebide.info webgunean) izena emateko aukera dago. Zozketa 2012ko udatik aurrera egingo dute. Baina ez dira horiek Muliaten eskainiko dituzten alokairu sozialeko etxebizitza bakarrak izango. Aitor Kerejetak, Hondarribiko alkateak, Muliaten eraikitzeko geratzen diren 65 etxebizitzetan eta legealdi honetan martxan jarri nahi duten Presa-Damarri promozioko beste 165 etxeetatik “ahal den guztia alokairu sozialera bideratu” nahi dutela iragarri baitu. Kerejetaren arabera, ordea, “udalak ez du hori egiteko gaitasun ekonomikorik, eta beraz, Eusko Jaurlaritzak kontuak egin beharko ditu alokairura zenbat bideratu daitezkeen zehazteko”. Etxebiderekin baldintzak Hala ere, oraingoz, Muliateko 25 aurreneko alokairu sozialeko etxebizitzetarako izena eman daiteke. Udalak eta Eusko Jaurlaritzak joan den martxoan sinatu zuten hitzarmenean adostutako baldintzen arabera, eskatzaileek urtean 3.000 eta 25.000 euro arteko diru sarrerak aitortu beharko dituzte aurtengo errenta aitorpenaren bidez, hau da, 2010 urteko diru sarrerak oinarri hartuta. Era berean, Hondarribian 2009a baino lehen erroldatuta egotea eskatzen diete interesdunei. Alokairuzko etxebizitza horiek bost urterako emango dituzte, eta bost urtean behin familia onuradunaren egoera ekonomikoaren [...]
Muliateko alokairu sozialeko 25 etxebizitzetan izena emateko epea azaroaren 30 arte irekita egongo da. Horiek, babes ofizialeko beste 170 etxebizitzekin eraikitzen ari dira, Muliateko 6. blokean. Baina kasu honetan, Eusko Jaurlaritzak kudeatuko dituenez, eskaerak Etxebiden egin behar dira. Prozesua erraztu nahian, Internet bidez ere (www.etxebide.info webgunean) izena emateko aukera dago. Zozketa 2012ko udatik aurrera egingo dute.
Baina ez dira horiek Muliaten eskainiko dituzten alokairu sozialeko etxebizitza bakarrak izango. Aitor Kerejetak, Hondarribiko alkateak, Muliaten eraikitzeko geratzen diren 65 etxebizitzetan eta legealdi honetan martxan jarri nahi duten Presa-Damarri promozioko beste 165 etxeetatik “ahal den guztia alokairu sozialera bideratu” nahi dutela iragarri baitu.
Kerejetaren arabera, ordea, “udalak ez du hori egiteko gaitasun ekonomikorik, eta beraz, Eusko Jaurlaritzak kontuak egin beharko ditu alokairura zenbat bideratu daitezkeen zehazteko”.
Etxebiderekin baldintzak
Hala ere, oraingoz, Muliateko 25 aurreneko alokairu sozialeko etxebizitzetarako izena eman daiteke. Udalak eta Eusko Jaurlaritzak joan den martxoan sinatu zuten hitzarmenean adostutako baldintzen arabera, eskatzaileek urtean 3.000 eta 25.000 euro arteko diru sarrerak aitortu beharko dituzte aurtengo errenta aitorpenaren bidez, hau da, 2010 urteko diru sarrerak oinarri hartuta. Era berean, Hondarribian 2009a baino lehen erroldatuta egotea eskatzen diete interesdunei.
Alokairuzko etxebizitza horiek bost urterako emango dituzte, eta bost urtean behin familia onuradunaren egoera ekonomikoaren errebisioa egingo du Eusko Jaurlaritzak.
Alokairuaren prezioa ere, etxebizitzaren azaleraren eta familiaren diru sarreren araberakoa izango da. Beraz, ez dira alokairu prezio finkoak izango etxebizitza guztientzat.

