Trintxerpeko la Herrera Herrira herri ekimenak topagunea deitu du larunbaterako (hilak 29). 10:00etarako luzatu dute deia, Alkateordetzan biltzeko, eta 13:00 bitartean topagunean biltzeko, bi helbururekin: “Orain arte egindakoaren gaineko balantzea egin, eta etorkizunari begira plangintza definitu”. Kaiko Herrera biziberritzeko egitasmoa eraiki dute La Herrera Herrira herri ekimenean bildu diren herritarrek, eta beren proposamena udalbatzarraren babesa jaso du. Aitzitik, asko dira kaiko Herreraren eremuaren gaineko eskumena duten erakundeek, eta herritarrenak ez diren bestelako interesak eta proiektuak landu izan dira bertan gauzatzeko. La Herrera Herrira herri ekimenak, baina, bizilagunen landutako proposamena gauzatzea dute helburu, eta erronka hori lortzeko bidean egin beharrekoak zehazteko deitu dute topagunea: “Elkarrekin egin dugun bidea oso garrantsitzua izan da” esan dute. “Fruituak eman, eman dizkigu, besteak beste, La Herrera Herrira hiritar proposamena” gaineratu dute. “Elkarrekin eraikitakoa errealitate bihurtzea da orain erronka”, zehaztu dute.
Hondarribiko Bilduk webgune berria martxan jarri du Interneten. Horrela, bildu.info/hondarribia-ra sartu eta eguneroko albisteak kontsultatzeko aukera emango du Bilduk.
Gaur, asteazkena, Hondarribiko Udal Liburutegian ipuin kontaketa saio bat egingo dute lau eta zazpi urte bitarteko haurrentzat. Maite Franko ipuin kontalaria ariko da ipuinak kontatzen arratsaldeko seietatik aurrera, euskaraz. Zuloaga Etxeko beheko sol...
Zeateakoizut? kanpainaren harira Oiartzunen saritutakoei sariak eman zizkien Irati Etxebeste Euskara zinegotziak pasa den ostegunean. Juan Miguel Ibargoien Ormazabalek bi lagunentzako otordua irabazi du Zuberoa jatetxean. Museo del Vino tabernakoek, be...
Miguel Unamuno idazle bilbotarraren heriotzaren 75. urteurrena ospatzeko ekitaldien barruan, Luis Bermejok eta Jesus Rodriguezek, Entre la satira y la nostalgia obraren irakurketa egingo dute bihar Ikust Alaian. Errezitaldia 19:30ean hasiko da, eta sar...
Haurren Astea antolatzen ari dira aste honetan Hendaian. Atzotik eta igandera arte, hainbat ekintza antolatuko dituzte herriko zenbait egituretan, haurrei zuzenduta. Besteak beste, tailerrak, hainbat kirol disziplina ezagutzeko permanentziak, pailazoen...
David Iglesias Albizu (Pasaia, 1975) izango da aurrerantzean Trintxerpeko traineruaren entrenatzailea. Etxeko arraunlaria da, nahiz eta azken urteetan kanpoan aritu den arraunean. Urdaibaien, Orion, Zumaian eta Donostiarran arraunean aritu eta gero, etxera bueltan da, lehenbizikoz entrenatzaile izateko. Etapa berria hastear da zuretzat. Nola bizi duzu momentua? Ilusio handiarekin. Iaz eskaintza bera egin zidaten baina orduan ez nuen denbora eta ezetz esan nuen. Ordutik ideia buruan bueltaka izan dut, aurten nire lagun eta taldeko presidente ohi Jokin Pegorekin elkartu nintzen arte. Berari nire prestutasuna helarazi nion, berak zuzendaritza berrian komentatu zuen, eta ados jarri gara guztiak. Zuzendaritza ere berria da. Zeintzuk dira proiektu berriaren ardatzak? Trainerua hobetzea da erronka, urtero legez. Nik, nire aldetik, lanerako behar dudan guztia topatu dut. Instalakuntza oso onak, eta orain arte entrenatzaile aritutako Manu Perezek utzitako taldea. Berak egin du ‘lan zikina’, aurten hasiberriak diren bost mutilei arraunean erakutsi dielako. Lana nahiko aurreratua dago, beraz aurten lortzen dugun guztia aurretik lan ona egin denaren seinale izango da. Denboraldia urruti dagoen arren ziur baduzula lan planteamendurik. Azaroaren 2an hasiko gara entrenatzen. Baliteke bajaren bat izatea, baina talde osoak jarraituko duela espero dut. Horrez gain, nirekin batera Tolosako beste bi arraunlari berri datoz Trintxerpera, Jon Ander Agirre eta [...]
Heldu den larunbatean, hilaren 29an, XX. gizaldiko gerletako Deportazioko Heroi eta Martirien Lorategiaren estreinaldia eginen dute Sotua jatetxea zegoen plazan, Antxeta irratiaren parean. 11:00etan hasiko da, eta, besteak beste, Jean-Baptiste Salaberr...
2-1 irabazi zion Oiartzunek Trintxerperi larunbatean. Zuri-urdinak ez ziren gai izan Oiartzunen jokoari aurre egiteko, eta puntuak gehitu gabe, sailkapenaren hamaikagarren postuan jarraitzen dute. Oiartzuarrak, berriz, laugarren postuan daude eta hamah...
Itsas kulturarekin loturiko bilera egingo dute gaur arratsaldeko zortzietatik aurrera Zuloaga Etxean. Horrela, euskal itsas kulturari eta bereziki Hondarribiari balio berria eman nahi diote, bertan dauzkaten baliabideak dinamizatuz. Parte hartu nahi du...
Fanderiako Erdiko Erreka elkarteak antolatutako VII. Haurren Marrazketa eta Pintura Lehiaketako sariak banatu dituzte. 6-9 urte artekoetan Maddi Fonseca izan zen onena, eta bigarren geratu zen Ibai Serrano. 10-14 urtekoen mailan, berriz, irabazlea Jani...
Gaurko jaiegunagatik, ohi baino egun bat beranduago egingo dute udalbatzarra, eta bihar izango da, 18:30ean. Bertan, hilabete hasieran udal gobernu taldeak proposatutako zergen eta tasen %3ko igoera izango da eztabaidatuko duten punturik garrantzitsuenetakoa. Horrekin batera, egoera okerrenean daudenentzat diru laguntzak ematea ere izango dute hizpide zinegotziek. PSE-EEk aurkeztutako bi mozio ere izango dira mahai gainean, biak hondakinei buruzkoak. Lehenengoa, San Marko zabortegiari buruzkoa izango da, eta bigarrena, Hiri Hondakinak Kudeatzeko Plan Integralari buruzkoa. PSE-EEren eskutik, Errenteriako Jesusen Bihotza Adinduen Egoitzaren gainean ere ariko dira. Errenteriako Ezkerrak, berriz, Diru Sarrerak Bermatzeko Lege aldaketaren kontra aurkeztu du beste mozio bat, eta hori ere eztabaidatuko dute. Udalbatzarrak, guztira, hamahiru puntu izango ditu, eta hala nola, udala Eresbil Fundazioko kide egitea, Biziberritzeko Plan Nagusia 2011-2014 plangintza estrategikoa onartzea eta Errenteriako Udalean Euskararen erabilera normalizazio plana. IV. Plangintzaldia (2008-2012) onartzea ere aztertuko dute.
Gabonak gero eta gertuago dira eta herriko elkarteek loteri txartelak saltzeari ekin diote. Oraingoan, Pasaia Kirol Elkarteak jakinarazi du txartelak ohiko tokietan salgai jarri dituztela. Horrez gain, saskia zozketatuko dute, eta horretarako txartelak...