Marrazketa lehiaketako sariak banatu dituzte
Fanderiako Erdiko Erreka elkarteak antolatutako VII. Haurren Marrazketa eta Pintura Lehiaketako sariak banatu dituzte. 6-9 urte artekoetan Maddi Fonseca izan zen onena, eta bigarren geratu zen Ibai Serrano. 10-14 urtekoen mailan, berriz, irabazlea Jani...
Fanderiako Erdiko Erreka elkarteak antolatutako VII. Haurren Marrazketa eta Pintura Lehiaketako sariak banatu dituzte. 6-9 urte artekoetan Maddi Fonseca izan zen onena, eta bigarren geratu zen Ibai Serrano. 10-14 urtekoen mailan, berriz, irabazlea Janire Tello izan zen, eta bigarrena, Iraia Bermejo.
Epaimahaia Xabier Obeso, Mariso Gracianteparaluzeta eta Esther Rosok osatu zuten. Lanen maila nabarmendu zuten.