Zergen eta tasen igoera eztabaidatuko dute biharko plenoan
Gaurko jaiegunagatik, ohi baino egun bat beranduago egingo dute udalbatzarra, eta bihar izango da, 18:30ean. Bertan, hilabete hasieran udal gobernu taldeak proposatutako zergen eta tasen %3ko igoera izango da eztabaidatuko duten punturik garrantzitsuenetakoa. Horrekin batera, egoera okerrenean daudenentzat diru laguntzak ematea ere izango dute hizpide zinegotziek. PSE-EEk aurkeztutako bi mozio ere izango dira mahai gainean, biak hondakinei buruzkoak. Lehenengoa, San Marko zabortegiari buruzkoa izango da, eta bigarrena, Hiri Hondakinak Kudeatzeko Plan Integralari buruzkoa. PSE-EEren eskutik, Errenteriako Jesusen Bihotza Adinduen Egoitzaren gainean ere ariko dira. Errenteriako Ezkerrak, berriz, Diru Sarrerak Bermatzeko Lege aldaketaren kontra aurkeztu du beste mozio bat, eta hori ere eztabaidatuko dute. Udalbatzarrak, guztira, hamahiru puntu izango ditu, eta hala nola, udala Eresbil Fundazioko kide egitea, Biziberritzeko Plan Nagusia 2011-2014 plangintza estrategikoa onartzea eta Errenteriako Udalean Euskararen erabilera normalizazio plana. IV. Plangintzaldia (2008-2012) onartzea ere aztertuko dute.
Gaurko jaiegunagatik, ohi baino egun bat beranduago egingo dute udalbatzarra, eta bihar izango da, 18:30ean. Bertan, hilabete hasieran udal gobernu taldeak proposatutako zergen eta tasen %3ko igoera izango da eztabaidatuko duten punturik garrantzitsuenetakoa. Horrekin batera, egoera okerrenean daudenentzat diru laguntzak ematea ere izango dute hizpide zinegotziek.
PSE-EEk aurkeztutako bi mozio ere izango dira mahai gainean, biak hondakinei buruzkoak. Lehenengoa, San Marko zabortegiari buruzkoa izango da, eta bigarrena, Hiri Hondakinak Kudeatzeko Plan Integralari buruzkoa. PSE-EEren eskutik, Errenteriako Jesusen Bihotza Adinduen Egoitzaren gainean ere ariko dira.
Errenteriako Ezkerrak, berriz, Diru Sarrerak Bermatzeko Lege aldaketaren kontra aurkeztu du beste mozio bat, eta hori ere eztabaidatuko dute.
Udalbatzarrak, guztira, hamahiru puntu izango ditu, eta hala nola, udala Eresbil Fundazioko kide egitea, Biziberritzeko Plan Nagusia 2011-2014 plangintza estrategikoa onartzea eta Errenteriako Udalean Euskararen erabilera normalizazio plana. IV. Plangintzaldia (2008-2012) onartzea ere aztertuko dute.