Euskaraz eskatzeagatik, sarituta
Zeateakoizut? kanpainaren harira Oiartzunen saritutakoei sariak eman zizkien Irati Etxebeste Euskara zinegotziak pasa den ostegunean. Juan Miguel Ibargoien Ormazabalek bi lagunentzako otordua irabazi du Zuberoa jatetxean. Museo del Vino tabernakoek, be...
Zeateakoizut? kanpainaren harira Oiartzunen saritutakoei sariak eman zizkien Irati Etxebeste Euskara zinegotziak pasa den ostegunean. Juan Miguel Ibargoien Ormazabalek bi lagunentzako otordua irabazi du Zuberoa jatetxean. Museo del Vino tabernakoek, berriz, Trintxerpeko Izkiña jatetxean otordua izango dute. Horrela eskertuko diete kanpaina indartzeko egindako esfortzua eta, bide batez, euren bezeroek euskaraz eskatu izana ospatuko dute.