Jolas dinamizazio musikatuarekin Zabu-zibu ekimena bukatuko da larunbatean
Irungo familiak euskaraz modu naturalean kutsatzeko Familiaola ekimenaren barruan, Zabu-zibu programa abiatu dute aurten Irungo Udaleko Euskara zerbitzuak eta Urtxintxa eskolak. Hiriko parkeetan jolasak antolatuko dituzte, 2 eta 6 urte bitarteko haurra...
Irungo familiak euskaraz modu naturalean kutsatzeko Familiaola ekimenaren barruan, Zabu-zibu programa abiatu dute aurten Irungo Udaleko Euskara zerbitzuak eta Urtxintxa eskolak. Hiriko parkeetan jolasak antolatuko dituzte, 2 eta 6 urte bitarteko haurrak dituzten familiei zuzenduta. Larunbatean Sargia parkean elkartuko dira, eta jolas dinamizazio musikatua egingo dute. Aurtengo ekitaldiko azken saioa izango da.
