Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako hirugarren final-laurdena, Hondarribian
Hondarribian jokatuko dute gaur Gpuntua: 2011ko Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako final-laurdenetako hirugarren saioa. Jostaldi pilotalekuan izango da, 17:30etik aurrera, eta Oarsoaldeako bi bertsolari izango dira taula gainean: Alaia Martin, oiartzuarra eta Haritz Casabal, antxotarra. Bi horiez gain, ondorengo lau bertsolariak ariko dira nor baino nor: Aitor Sarriegi, Amaia Agirre, Iñigo Izagirre eta Nahikari Gabilondo. Gai-jartzaile lanetan, berriz, Itziar Etxezarreta ariko da. Saioa antolatzeko lanetan Hondarribiko Udalaren eta Txingudiko Bertso Eskolaren laguntza izango du Gipuzkoako Bertsozale Elkarteak. Sarrerak saioa aurretik leihatilan eskuratu ahal izango dira. Final-laurdenetako sarrera arruntak hamar euro balio du, 16 urtetik beherakoentzat bost euro, eta Bertsozale elkarteko bazkideentzat zazpi. Jon Martin, Idiazabalen Bihar, bestalde, Jon Martin oiartzuarra final-laurdenetako laugarren saioan ariko da Idiazabalen. Zuzenean final-laurdenetako lehian sartu da Martin, aurreko txapelketan egindako lanari esker. Ainhoa Agirreazaldegi, Felix Zubia, Nerea Elustondo, Oier Aizpurua eta Uxue Alberdi izango ditu kontrario oiartzuarrak. Igarondoko pilotalekuan izango da saioa 17:30etik aurrera, eta Inaxio Usarralde izango da aurkezlea.
Hondarribian jokatuko dute gaur Gpuntua: 2011ko Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako final-laurdenetako hirugarren saioa. Jostaldi pilotalekuan izango da, 17:30etik aurrera, eta Oarsoaldeako bi bertsolari izango dira taula gainean: Alaia Martin, oiartzuarra eta Haritz Casabal, antxotarra.
Bi horiez gain, ondorengo lau bertsolariak ariko dira nor baino nor: Aitor Sarriegi, Amaia Agirre, Iñigo Izagirre eta Nahikari Gabilondo. Gai-jartzaile lanetan, berriz, Itziar Etxezarreta ariko da.
Saioa antolatzeko lanetan Hondarribiko Udalaren eta Txingudiko Bertso Eskolaren laguntza izango du Gipuzkoako Bertsozale Elkarteak.
Sarrerak saioa aurretik leihatilan eskuratu ahal izango dira. Final-laurdenetako sarrera arruntak hamar euro balio du, 16 urtetik beherakoentzat bost euro, eta Bertsozale elkarteko bazkideentzat zazpi.
Jon Martin, Idiazabalen
Bihar, bestalde, Jon Martin oiartzuarra final-laurdenetako laugarren saioan ariko da Idiazabalen. Zuzenean final-laurdenetako lehian sartu da Martin, aurreko txapelketan egindako lanari esker.
Ainhoa Agirreazaldegi, Felix Zubia, Nerea Elustondo, Oier Aizpurua eta Uxue Alberdi izango ditu kontrario oiartzuarrak. Igarondoko pilotalekuan izango da saioa 17:30etik aurrera, eta Inaxio Usarralde izango da aurkezlea.