HOBE tailerretan parte hartzeko aukera irekita dago
HOBE programaren bi zutabe nagusiak dira elikadura eta jarduera fisikoa. Horrela, Gorka Txapartegi sukaldariak eta Ander Ugarte dietistak Itsas Lur elkartean sukaldaritza osasuntsurako tailerrak egiten ari dira, eta tailer horietan izena emateko aukera dago oraindik. Tailerrak hilaren 3an (etzi), 9an eta 16an izango dira, arratsaldeko seietan, eta izena eman nahi dutenek, 943 11 12 84 telefono zenbakira dei dezakete, edo kirolak@hondarribia.org helbidera idatzi. Udalak eta Osasun Kirolek haurren gizentasuna ekiditeko HOBE programaren bosgarren ekitaldia duela hilabete martxan jarri zuten, eta `Ikasi osasuntsu jaten eta mugitu!´ leloarekin, haurrengan bizimodu osasuntsua bultzatzea dute helburu.
HOBE programaren bi zutabe nagusiak dira elikadura eta jarduera fisikoa. Horrela, Gorka Txapartegi sukaldariak eta Ander Ugarte dietistak Itsas Lur elkartean sukaldaritza osasuntsurako tailerrak egiten ari dira, eta tailer horietan izena emateko aukera dago oraindik.
Tailerrak hilaren 3an (etzi), 9an eta 16an izango dira, arratsaldeko seietan, eta izena eman nahi dutenek, 943 11 12 84 telefono zenbakira dei dezakete, edo kirolak@hondarribia.org helbidera idatzi.
Udalak eta Osasun Kirolek haurren gizentasuna ekiditeko HOBE programaren bosgarren ekitaldia duela hilabete martxan jarri zuten, eta `Ikasi osasuntsu jaten eta mugitu!´ leloarekin, haurrengan bizimodu osasuntsua bultzatzea dute helburu.