Martxan jarriko dute Bidasoako itsas ondarea berreskuratzeko ekimena
Branka Itsas Ondarea izena hartuko du Hendaia eta Hondarribiko herritarrek Bidasoa eskualdeko itsas ondarea berreskuratu eta konpartitzeko elkarrekin sortuko duten elkarteak. Andoni Etxarri hendaiarra elkartearen bultzatzaileetako bat da eta bere esane...
Branka Itsas Ondarea izena hartuko du Hendaia eta Hondarribiko herritarrek Bidasoa eskualdeko itsas ondarea berreskuratu eta konpartitzeko elkarrekin sortuko duten elkarteak. Andoni Etxarri hendaiarra elkartearen bultzatzaileetako bat da eta bere esanetan bi lan eremu nagusi izango ditu elkarteak. Batetik ikerketa; liburu eta artxiboetan eskualdeko itsas historia bilatzea, eta bestetik arrantzaleek erabiltzen zituzten tresnak; arpoiak, malotiak edo aguarinak berreskuratzea.
Interes historikoa
Andoni Etxarrik azaldu nahi izan du ekimen hau ez duela nostalgia sentimendu batek bultzatu, lehengo jakinduria ahal den heinean berreskuratu eta zabaltzeko nahiak baizik, eta gazteen artean batez ere. “Garrantzitsua da gure jakinduria hori berreskuratzea. Gauza asko galdu ditugu jadanik, zerbait oraindik gelditzen da” dio Andoni Etxarrik.
Azpimarratu du ere bidasoa eskualdeak bere kokapenarengatik bizi izan duen egoera berezia. “Hemen bidasotarrak, bai gipuzkoarrekin alde batetik eta lapurtarrekin bestetik, baztertuak gaude. Gure herria Bidasoa da”.