‘Que pagui Pujol’ liburua aurkeztuko dute igandean Kabigorrin
Joni D. musikari ohi bartzelonarrak Que pagui Pujol (Pujolek ordain dezala) liburua aurkeztuko du bihar, hilak 30, Kabigorri Ateneoan, 18:30ean. Joan den mendeko 80. hamarkadako Bartzelona hiriko punk mugimenduari atzera begirada da, mugimendu horren p...
Joni D. musikari ohi bartzelonarrak Que pagui Pujol (Pujolek ordain dezala) liburua aurkeztuko du bihar, hilak 30, Kabigorri Ateneoan, 18:30ean. Joan den mendeko 80. hamarkadako Bartzelona hiriko punk mugimenduari atzera begirada da, mugimendu horren partaide batek idatzia. Collage narratibo bat, ikerketa historikoa eta autobiografikoa, non 80. hamarkadako Barcelonaren begirada punk bat erakusten zaigun argazki, kartel, planfleto eta aldizkarien bitartez.
Katalanez idatzitako jatorrizko edizioaren arrakastaren ondoren, Elkar argitaletxeak gaztelaniara itzuli du —gaztelaniazko izenburua Que pagui Pujol. Una crónica punk da—. Autoreak berak egingo du aurkezpena bihar Kabigorrin.