Maite Oca: “Egindako lanarekin harro aterako gara, disfrutatzeko gogoz”
Xatz Eskifaiako zuzendaria da Maite Oca (Irun, 1961), Hondarribiko Eskifaia elkarteko emakumeen abesbatzakoa. Bigarrenez da zuzendari, 1991tik 1998ra izan zen, Javi Bustok utzi zuenean, eta 2008an hartu zuen berriz ere zuzendaritza. Ahots mistoen Eskifaia taldeko zuzendari eta Eskifaia Txikikoa ere izan zen. Denei galdetuta, berak egin du lan gehien Xatz Abesbatzaren 25. urteurreneko kontzertua prestatzen, baina berak talde lana izan dela dio. Oso pozik dago orain arteko lanarekin, zoragarria izaten ari dela aitortu du. Biharko kontzertua emozioz beteta egongo dela uste du, denen gozamenerako izango dela. Emanaldia 20:30ean hasiko da, Parrokian. Urteurreneko kontzertua prestatzeko lan handia egin duzue. Denek diote zure ekarpena ikaragarria izan dela? Nik ez dut lan berezirik egin. Xatzeko partaideek eta beste pare batek osatu zuten batzordea, eta hor ibili gara, bost edo sei kide, nik brigadilla deitzen diodan hori ibili da dena prestatzen. Egia da hasieratik lan izugarria izan dela. Lehenengo helburua izan zen zerrendetan genituen neska gutziekin harremanetan jartzea, baina noski, gaur egun ez da erraza hori lortzea: garai hartako telefono zenbakiek kasu gehienetan ez dute balio, lehen urteotako asko Hondarribitik kanpora joan dira bizitzera… Zerrendetan 147 partaide zenbatu genituen, eta horietatik ez genuen modurik izan hogeirekin kontaktatzeko; beste guztiekin bai, gutunez, telefonoz, mailez… Hori [...]
Xatz Eskifaiako zuzendaria da Maite Oca (Irun, 1961), Hondarribiko Eskifaia elkarteko emakumeen abesbatzakoa. Bigarrenez da zuzendari, 1991tik 1998ra izan zen, Javi Bustok utzi zuenean, eta 2008an hartu zuen berriz ere zuzendaritza. Ahots mistoen Eskifaia taldeko zuzendari eta Eskifaia Txikikoa ere izan zen. Denei galdetuta, berak egin du lan gehien Xatz Abesbatzaren 25. urteurreneko kontzertua prestatzen, baina berak talde lana izan dela dio. Oso pozik dago orain arteko lanarekin, zoragarria izaten ari dela aitortu du. Biharko kontzertua emozioz beteta egongo dela uste du, denen gozamenerako izango dela. Emanaldia 20:30ean hasiko da, Parrokian.
Urteurreneko kontzertua prestatzeko lan handia egin duzue. Denek diote zure ekarpena ikaragarria izan dela?
Nik ez dut lan berezirik egin. Xatzeko partaideek eta beste pare batek osatu zuten batzordea, eta hor ibili gara, bost edo sei kide, nik brigadilla deitzen diodan hori ibili da dena prestatzen. Egia da hasieratik lan izugarria izan dela. Lehenengo helburua izan zen zerrendetan genituen neska gutziekin harremanetan jartzea, baina noski, gaur egun ez da erraza hori lortzea: garai hartako telefono zenbakiek kasu gehienetan ez dute balio, lehen urteotako asko Hondarribitik kanpora joan dira bizitzera… Zerrendetan 147 partaide zenbatu genituen, eta horietatik ez genuen modurik izan hogeirekin kontaktatzeko; beste guztiekin bai, gutunez, telefonoz, mailez… Hori izan zen lanik gogorrena, baina beti taldean egin dugu, eta horrek egin du posible guztia.
Nola antolatu dituzue prestaketa lanak, entseguak…?
Begira, helburua beti izan da gauzak ahalik eta hoberen egitea. Nik erabat baztertzen dut ‘zer axola du’ dioen teoria. Ez ginen elkartu elkartzeagatik, baizik eta kontzertu bat egiteko, eta behin jakin genuenean zeintzuk esan zuten baietz, kontzertuan egon nahi zutela, hasi ginen entseguetarako lana zehazten. Gauzak ondo egin nahi genituen; gainera, kontuan izan behar da gaur egungo Xatzen deudenentzat lan bikoitza izan dela, urteurreneko asteburuetako entseguetaz gain, gure egutegia hor dagoelalp, eta entseguak direla, kontzertuak direla… garrantsitsua zen urteurreneko prestaketan ahalik eta denbora gutxien galtzea.
Eta zer moduz joan da?
Zati hori, zoragarria izan da. Entseguen egutegiak prestatu genituen, partiturak, azalpenak, eta CD bat ahots bakoitzarekin; azken hau lehen esan dudan horregatik egin genuen, badakigulako jendea denboraz larri dabilela, eta urtebetean sei eta zortzi entsegu zehaztu genituen, baina horretarako ezinbestekoa zen norberak bere ahotsa ikastea lehen entseguetarako. Hori proposatu genuen, eta erantzuna bikaina izan zen; jendeak bere lana ikasita zuela egin genuen lehen saioa, eta horrek suposatu du entsegu bakoitza errepertorioa sakontzeko izan dela. Horri gehitu behar zaio Xatzen ibilitako sei zuzendariok parte hartu dugula, eta bakoitzak bere denbora behar izan du aukeratutako partitura bere modura jartzeko. Eta gero uda etorri da, eta Hondarribiko jaiak. Horregatik urrian eta azaroan ia astebururo elkartu gara, eta entseatu ez dugunean Xatzek kontzertua zuelako izan da.
Biharko konzertuak bi zati izango ditu; lehenengoan egungo Xatz arituko da. Nolako errepertorioa landuko duzue?
Nahi dugu marraztu familia baten bizitza nolakoa den, eta koruan ibiltzen garenon partetik eskerrak emateko ere erabili nahi dugu emanaldia: familiari, bere tokiak kontzertuetarako utzi dituen herriko elizari… Ez zait gustatzen erraza hitza erabiltzea, entzulearentzako goxo izan nahi dugu, mundu honekin harreman handirik ez duen jendearentzako atsegina izango da. Zaleez gain, zaleak ez direnak ere etorriko dira, aspaldiko partaideen familiakoak eta, eta, horiek ere goxo sentitzea bilatu dugu.
Eta bigarren zatia, 25 urte horietan Xatzeko partaide izan direnen emanaldia…
Oso momentu polita izango da. Urduritasunik ez da egongo, lan izugarria egin delako, eta obrak oso ondo eraikita daudelako. Pentsa, biharko kontzertua emango ez bagenu ere, niretzako orain arte egin duguna zoragarria izan da: jendea elkartu da, batzuk aspaldi ikusi gabe, kantatzeko afizioa berreskuratu dute… Helburuak dagoeneko bete dira. Baina kontzertuak puntu hori izango du, sabel barruan jartzen zaizu hori, emozio puntu bat. Baina neskak egindakoarekin harro aterako dira, disfrutatzera, eta disfrutatzeko gogo hori entzuleei trasmititzera.