EAJko hautagai Arantxa Tapiak, Trintxerpeko Batzokian izan da gaur goizean. Han esan duenez, EAJk “apustu sendoa” egin du Pasaiaren biziberritzearen alde. Kaiko Herreraren biziberritzeaz gain, lau barrutietan hobekuntzak egin behar dira esan du Tapiak. Tapia laguntzen Pasaiako EAJ-PNVren bozeramaile Nahikari Otermin izan da, eta baita aurreko agintaldian atxikirik gabeko zinegotzi izandako Miriam Cano (H1!) ere. Oterminek nabarmendu duenez, “Gipuzkoak zorra du Pasaiarekiko, beraz, ezinbestekoa da Pasaiako Udalaren eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren arteko ekintza bateratua datozen lau urteetarako” Canok ere gauza bera aldarrikatu du: ” Ez dugu udalan ordezkaritzarik, baina egunero herrian gertatzen ari diren gauzak gertutik jarraitzen ditugu. Gai honetan EAJ-PNV udal taldearekin elkarlanean ari gara” azaldu du, eta hitzarmen berria sinatzea oso garrantzitsutzat jo du.
Hamargarren jardunaldiko partida Rotetaren aurka jokatuko du bihar Hondarribiak Hondartza futbol zelaian. Azkeneko bi partidak irabazita, hamabigarren da etxeko taldea hamaika punturekin.
Urteak daramatzate Olibet-Ugarritzen jaiak antolatu gabe, eta aurten festak aurrera eramatea erabaki dute. Horrenbestez, datorren urtean egingo dituzten festetako jai egitaraua prestatzeko auzotar guztiei egin diete deialdia. Lehen bilkura gaur, 19:30e...
Igandean egingo den Behobia-Donostia herri lasterketak hainbat trafiko eragozpen sortuko ditu Irunen eta inguruan (ikus Oarso Bidasoaren gaineko albistea). Pausu eta Behobia arteko zubia goiz-goizetik moztuko dute, eta Santiago zubia erabili beharko da Gipuzkoatik Lapurdira eta Lapurditik Gipuzkoara autoz joateko. Trafiko eragozpen gehienak Irunen sortuko dira, batez ere Behobian. Udaltzainek 06:00etatik 13:00etara Osinbiribil eta Zaisa III biribilguneen arteko bidea moztuko dute. Nafarroatik datorren trafikoa Antonttipitik desbideratuko dute, eta Nafarrorantz doana Dario Regoyos kaletik. Gainera, 10:10tik 12:15era lasterketaren ibilbideko trafikoa moztuko dute: Nafarroa etorbidea, Colon pasealekua, Gipuzkoa etorbidea, Elizatxo eta Katea. Eragina autobusetan ere Irungo autobusetan ere eragingo du, bai Ekialdebusekoetan, eta baita Irunbusekoetan. Ekialdebusek jakinarazi du hainbat zerbitzu ezin izango dituela eman lasterketa egingo den orduetan. Bidasoan, E25, E26 eta E21 lineek mozketak izango dituzte. Hondarribia eta Irun artean zerbitzua ematen duen E25 autobusaren azken autobusa 09:35ean irtengo da Irundik, eta 12:45ean lasterketa ondorengo lehena. Irun eta Donostia arteko E26 lineako azken autobusa 09:00etan abiatuko da Irungo Gipuzkoa etorbidetik, eta gutxi gorabehera 13:00etan itzuliko da zerbitzua; bitartean, Hondarribia kaleko geltokia izango da lehen eta azken geltokia. Mozketak irauten duen bitartean Donostian bi geltoki ezabatuko dituzte, Gipuzkoa enparantzakoa eta Okendo kalekoa, eta Pasai Antxo, Buenavista eta Eskalerilak geltokiak ere kenduko dituzte; [...]
Perroland Animalien Eskubideak Hedatzeko Elkarteak eta Bubastik kaleko katuak laguntzeko elkarteak animalien eskubideak aldarrikatzeko azoka antolatu dute iganderako, hilaren 13rako, Irungo Txanaleta plazan (Kunstaal eskolaren parean). Goizeko hamarr...
Hilaren 20an ospatzen da nazioartean Haur eta Nerabeen Nazioarteko eguna. Igandea eta hauteskunde eguna izanik, Pasaian bi egun aurreratu dute ospakizuna, eta hilaren 18an egingo dute festa. Gaur eguerdian aurkeztu dute jai egitaraua, haurrak protagonista izan dituen prentsaurreko koloretsuan. Amaia Agirregabiria alkatea, txikienei, ikastetxetako arduradunei eta haur eta nerabeekin lan egiten duten gainontzeko gizarte eragileei zuzendu zaie, Udala adin txikikoen eskubideak bermatze aldera egiten ari den lana azaltzeko. Ondoren datorren ostiralerako egitaraua aurkeztu dute. Tratu ona nahi dut, pasa hitza leloa gogora ekarriz eman dute aurkezpen ekitaldia bukatutzat. Egitaraua
Hamasei eta hogeita bost urte bitarteko gazteei zuzendutako estudioko eta zuzeneko sonorizazioko ikastaroak antolatu dituzte Irunen. Partehartzaileek oinarrizko ezagutza jasoko dute, besteren atean, mikrofonia, soinu mahaiak eta soinu edizioaz. Abendua eta martxoa bitarteko ostegunetan egingo dituzte, jaiegunak salbu. Abenduaren 15ean izango da lehena, eta martxoaren 8an azkena. Irungo Udaleko Gazteria arloak antolatu ditu, eta Phantom Estudioen laguntza izango du. Tailerraren lehen zatia, sonorizazioari dagokiona, Phantom estudioetan egingo dute, abenduaren 15, 22 eta 29an, eta urtarrilaren 12, 19 eta 26an. Bigarren zatia, zuzenekoa lantzeko zatia, otsailaren 2, 9, 16 eta 23an, eta martxoaren 1ean eta 8an egingo dituzte, Martindozenea Gaztelekuan. Izena emateko interesa dutenek abenduaren 2ª arte egin behar dute bai irun.org webgunearen bitartez, bai telefonoz, Gazte Informazio Bulegora (943 50 54 44) edo Gaztelekura (943 63 68 26).
Amenabar Zarauzko taldea izango du aurrez aurre bihar Ereintza eskubaloi taldeak. Lehia borrokatua izango da lehenengo postua izango baitute jokoan. Egun Ereintza dago lider, baina Amenabarrek adina puntu ditu. Golen arteko diferentzia, ordea, errenter...
Bihar arratsaldeko zazpietan jokatuko du Hondarribia-Irunek Obenasaren aurka bostgarren jardunaldiko partida. Ligako partida guztiak galdu eta sailkapen orokorreko azken postuan dira bidasotarrak lau punturekin.
Udan kirolak eman duen albiste garrantzitsuenetakoa zorigaiztokoa izan da. Eibarko Arrate Eskubaloi Elkartea desagertu egin da. Diru eta finantzazio arazoak izan dira eskubaloiko mailarik gorenean, Asobal Ligan, zegoen Gipuzkoako talde bakarra desagert...
Neguko Jardunaldien arira, Kalean Kantuz ekitaldi berezia egingo dute etzi Gipuzkoa plazan eguerdiko hamabietan. Ondoren, Klink Elkartearen laguntzarekin, partaideentzako bazkaria egingo dute.
Xatz Eskifaiako zuzendaria da Maite Oca (Irun, 1961), Hondarribiko Eskifaia elkarteko emakumeen abesbatzakoa. Bigarrenez da zuzendari, 1991tik 1998ra izan zen, Javi Bustok utzi zuenean, eta 2008an hartu zuen berriz ere zuzendaritza. Ahots mistoen Eskifaia taldeko zuzendari eta Eskifaia Txikikoa ere izan zen. Denei galdetuta, berak egin du lan gehien Xatz Abesbatzaren 25. urteurreneko kontzertua prestatzen, baina berak talde lana izan dela dio. Oso pozik dago orain arteko lanarekin, zoragarria izaten ari dela aitortu du. Biharko kontzertua emozioz beteta egongo dela uste du, denen gozamenerako izango dela. Emanaldia 20:30ean hasiko da, Parrokian. Urteurreneko kontzertua prestatzeko lan handia egin duzue. Denek diote zure ekarpena ikaragarria izan dela? Nik ez dut lan berezirik egin. Xatzeko partaideek eta beste pare batek osatu zuten batzordea, eta hor ibili gara, bost edo sei kide, nik brigadilla deitzen diodan hori ibili da dena prestatzen. Egia da hasieratik lan izugarria izan dela. Lehenengo helburua izan zen zerrendetan genituen neska gutziekin harremanetan jartzea, baina noski, gaur egun ez da erraza hori lortzea: garai hartako telefono zenbakiek kasu gehienetan ez dute balio, lehen urteotako asko Hondarribitik kanpora joan dira bizitzera… Zerrendetan 147 partaide zenbatu genituen, eta horietatik ez genuen modurik izan hogeirekin kontaktatzeko; beste guztiekin bai, gutunez, telefonoz, mailez… Hori [...]