San Markoko zabortegia behin betiko ixteko eskatu dute Batzar Nagusiek
Gipuzkoako Batzar Nagusiek San Markoko zabortegia ahalik lasterren eta behin betiko ixteko eskatu dute, egun indarrean dagoen Hondakinen Plana babestearekin batera. Atzo, PSE-EEk aurkeztutako mozioa aurrera atera zen EAJ eta PPren babesarekin. Bilduk osoko zuzenketa aurkeztu zuen, baina ez zen aurrera atera. “Batzar Nagusiek aldundiari eskatzen diote, udalekin eta mankomunitatearekin elkarlanean, lehenbailehen San Marko ixteko beharrezko kudeaketak egiteko. Horrez gain, herri inguruko parke bihurtzeko apustu irmoa azaldu dute”, adierazi dute Errenteriako PSE-EEtik. Horrez gain, gogorarazi dute hilaren 26ko udalbatzarrean PSE-EEk aurkeztutako mozioa aurrera atera zela aho batez. Errenteriako PSE-EEko kideak pozik azaldu dira, baina era berean, aldundiari eskatu diote aho bateko eskaera horri erantzuteko. Horrez gain, udalari udalbatzarrean onartutakoa aurrera eraman dezan eskatu diote, “hala ez bada, hori defendatzen” jarraituko dutela esan dute.
Gipuzkoako Batzar Nagusiek San Markoko zabortegia ahalik lasterren eta behin betiko ixteko eskatu dute, egun indarrean dagoen Hondakinen Plana babestearekin batera. Atzo, PSE-EEk aurkeztutako mozioa aurrera atera zen EAJ eta PPren babesarekin. Bilduk osoko zuzenketa aurkeztu zuen, baina ez zen aurrera atera.
“Batzar Nagusiek aldundiari eskatzen diote, udalekin eta mankomunitatearekin elkarlanean, lehenbailehen San Marko ixteko beharrezko kudeaketak egiteko. Horrez gain, herri inguruko parke bihurtzeko apustu irmoa azaldu dute”, adierazi dute Errenteriako PSE-EEtik. Horrez gain, gogorarazi dute hilaren 26ko udalbatzarrean PSE-EEk aurkeztutako mozioa aurrera atera zela aho batez.
Errenteriako PSE-EEko kideak pozik azaldu dira, baina era berean, aldundiari eskatu diote aho bateko eskaera horri erantzuteko. Horrez gain, udalari udalbatzarrean onartutakoa aurrera eraman dezan eskatu diote, “hala ez bada, hori defendatzen” jarraituko dutela esan dute.
