
Bidea egitera. Izen horrekin, larunbaterako antolatu duen ekitaldian aurkeztuko ditu Gobernu Taldeak legegintzaldirako dituen asmoak. Larunbateko hitzorduaren “garrantzia handia” nabarmendu du Julen Mendoza alkateak, “hainbat arlotan lanean diharduten herriko eragileekin datozen lau urteetarako proposatu dugun lan ildoa partekatuko dugulako”. Herrira bai, baina harago heltzea ere bada ekitaldiaren asmoa, “Oarsoaldea eskualdearen garrantzia nabarmendu nahi dugulako”. Inflexio puntua Bidea egitera ekitaldiak inflexio puntua izan nahi duela zehaztu dute Gobernu Taldea osatzen duten Bildu koalizioak eta Errenteriako Ezkerra alderdiak: “Iragana eta etorkizuna bereiziko dituen mugarria izan nahi du larunbateko ekitaldiak. Bereizketa hori, herri ekarpen gisa ulertzea nahi dugu, eta ez oposizio politiko gisa”. Larunbateko ekitaldiaren gaineko aurrerapen askorik ez badute egin ere, (“ekitaldia bera izango delako horretarako gunea”), parte hartzera gonbidatu dituzten hainbat eragile zehaztu dituzte. Besteak beste, herriko eragileekin batera, Oarsoaldea eskualdeko udaletako ordezkariak, Donostiako eta Irungo udaletako ordezkariak, eta baita Gipuzkoako Foru Aldundiko ordezkaria ere izango dira herrian. Horiekin batera, herritik kanpoko eragileak gonbidatu dituzte. Eragile ekonomikoak nabarmendu ditu Mendozak: “Zentzu horretan, finantza zein Oarsoaldeko erakundeei luzatu nahi diegu ekitaldian parte hartzeko deia, larunbatetik aurrera hasi nahi dugun prozesuan parte hartzeko aukera dutelako”. Ekitaldi irekia Ekitaldia irekia izango dela jakinarazi dute Gobernu Taldekoek, “parte hartu nahi duten eragileek zein norbanakoek egin [...]

Bihar arratsaldean bi hitzaldi izango dira Errenteria-Oreretan. Batean, Latinoamerikako emakume mugimendua aztertuko dute Mikelazulo Kultur Elkartean, 19:30etik aurrera. Bestean, berriz, elikadura burujabetza izango da ildo nagusia, eta Merkatuzarren i...

Zabala Enea II Gaztetxeak osatutako eskalada taldea hasi da pixkanaka emaitza onak lortzen. Joan den asteburuan Azpeitiko gaztetxeak antolatutako Presoen Aldeko V. Eskalada Txapelketan parte hartu zuten eskalaitzaile errenteriarrek, eta horietako bat g...


Azaroko udalbatzarra azkar joan da. Zazpi puntu zituzten eztabaidatzeko zinegotziek atzo arratsaldean, eta Errenteriako Ezkerrak aurkeztutako pentsiodunei buruzko mozioak eta Bilduk aurkeztutako hipotekak ezin ordainduta kalean geratu direnei buruzkoak sortu zituzten izandako eztabaida bakarrak. Biak, ordea, aurrera atera ziren. Pentsiodunei eta erretiratuen erosahalmenaren gainekoa Errenteriako Ezkerra, EAJ, PSE-EEren aldeko botoekin onartu zuten; Bildu eta PP abstenitu egin ziren. Hipotekei buruzkoa, berriz, Bildurekin batera, PSE-EEk eta Errenteriako Ezkerrak babestu zuten. EAJ eta PP abstenitu egin ziren. Horrez gain, 2010eko Aurrekontu Kontu Orokorra ere aurrera atera zen aho batez. Kontu horiei erreklamazioa jarri zizkieten hiru herritarrek, eta hain zuzen, horietako batek, aurreko legegintzaldian ezker abertzaleko zinegotzi izan zen Karlos Muruak, hitza hartu zuen. Behin kontu orokorrak jakinda, aurreko gobernuaren balorazioa egiteko garai aproposa dela adierazi zuen. Horiek egoera ekonomikoa zaila izan arren, udal gobernua hori kudeatzeko gai ez zela izan islatzen dute, Muruaren arabera. Horrenbestez, “egungo egoera espero zitekeena baino okerragoa” dela gaineratu zuen. Beste puntuen artean, bost funtzionarioei 2006ko ordainsariei buruzko soldata masaren %1a gehitzeko epaia exekutatzea onartu zuten.

Irungo Bilduren udal taldeak baiezkoa emango dio Iparralde-Gal eremuaren hirigintza proiektuari, gaur arratsaldeko udalbatzarrean eztabaidatuko den gai korapilatsuenetako bati. Atzo komunikabideen aurrean eginiko agerraldian Oinatz Mitxelena bozeramaileak “hiriarentzako proiektu onuragarria” dela esan zuen, eta Doman enpresa bertatik Arasora joatea baliatuko lukeela gaineratu zuen. Domani egungo lur eremuan egoteko epea 2012ko ekainean bukatzen zaiola gogoratu zuen Mitxelenak. Garraio enpresak Bruesarekin duen kontratua data horretan amaitzen da, baina trukatze bat egiteko aukera hitzartuta dute bi aldeek. Horregatik erabakia ezin dela atzeratu argitu zuen Mitxelenak. Domanek Araso industriagunean pabilioi bat hartzeko nahia agertu du, eta egun kiebran den Bruesaren lurrak Kutxarentzat izango lirateke, higizezinen enpresak Arason duen beste lur zolu bat bezala. Kutxari Iparralde-Galeko lurra interesgarriagoa iruditzen zaio, eta Doman erosi duen TDG taldeak Arasokoa nahiago du bere jarduera burutzeko. Hortaz, gaurko plenoak proiektuari behin behineko onarpena emanez gero, lurren trukea egiteko aukera izango luke TDG-k. Ondorioz, heldu ekainetik aurrera Iparralde-Gal eremu osoa bi erakunderen esku geratuko litzateke, Udalaren eta Kutxaren esku. Mitxelenak adierazi zuenez, “Iparralde-Gal hau ez da epe motzera gauzatuko”; ordua iristen denean udal gobernuak eta Kutxak zehaztuko dute proiektua. Estadio berri bat Iparralde-Galerako egitasmoak Gal Stadiuma lekuz aldatzea aurreikusten du; hamabost urte besterik ez ditu, baina akats larriak ditu, eta [...]

Lorea Intxaurrandieta lezoarra bigarren postuan gelditu da Euskal Kantuen Gipuzkoako Txapelketan XV. ekitaldian, bakarlarien mailan. Igandean jokatu zuten finala, Donostiako Antzoki Zaharrean. Intxaurrandietaren aurretik geratu zen Jon Antza donostiarra. Iaz lortu zuen sorkuntza berri onenari saria ezin izan zuen errepikatu abeslari lezoarrak. Faltan zaitut abestia kantatu zuen Intxaurrandietak. Parte hartu duen hirugarren urtea da. Beste sailei dagokienez, talde onenaren saria Keiran taldeak eskuratu zuen. Ez zen bertako partaideek lortu zuten sari bakarra izan. Bikoteen mailan talde horretako Nora Salvador eta Marta Olea gailendu ziren.

Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoek emanaldia egingo dute igandean Jostaldi pilotalekuan. Bi emanaldi egingo dituzte, 16:00etan eta 18:30ean, eta sarrerek zazpi euroko prezioa dute. Sarrerak Irungo AEKn, Arma plazako turismo bulegoan eta kirol ka...

Heldu den larunbatean, abenduaren 3an, Antxeta irrati librearen aldeko bertso bazkaria egingo dute Bidasoko Euskal Kultur Elkartean (EKT). Julio Soto, Alaia Matin, Julen Zelaieta eta Unai Muñoa bertsolariak ariko dira. Dagoeneko sarrerak eros daitezke Irungo Hazia eta Sunbilla ostatuetan, eta Hondarribiko Etxeberria tabernan. Bertso bazkarirako txartelen prezioa 15 eurokoa da.

Carlos Agustinek zuzentzen duen mintegiak Lewis Milestone errusiar-estatubatuar —Lev Milstein Errusian jaio zen, eta AEBn aldatu zuen izena— zuzendariaren zinema diskurtsoa aztertuko du ostegunean, abenduaren 1ean, Ikust Alaia udal liburutegian. A...

Beste urte batez, eta dagoeneko hamabosgarrenez, Gabonetako Ipuin Lehiaketa antolatu dute erretiratuen klubek Gizarte Zerbitzuen laguntzarekin batera. Lehiaketa herriko zortzi erretiratuen elkarteetako kideei zuzenduta dago. Horrenbestez, lanak idatzi ...

Heldu den larunbatean, abenduaren 3an, Antxeta irrati librearen aldeko bertso bazkaria egingo dute Bidasoko Euskal Kultur Elkartean (EKT). Julio Soto, Alaia Matin, Julen Zelaieta eta Unai Muñoa bertsolariak ariko dira. Dagoeneko sarrerak eros daitezke...

Eskuz binakako Gipuzkoako Txapelketako finalaurrekoak jokatuko ditu asteburu honetan EPLE 2k. Aurrez aurre Alegiako Intxurre taldea izango du. Etxetik kanpo jokatuko dute partida, 19:00etan, Alegiako pilotalekuan.

Larunbatean Euskararen Eguna ospatzen dela eta, Bilduk Pasaiako Udalean euskara sustatzeko helburuz mozio aurkeztu zuen atzoko udalbatzarrean, eta baita aurrera atera ere. Mozioaren bidez lau konpromiso bere egin ditu udalbatzarrak: zerbitzu publikoetan euskalduntzea bultzatzea, udalak eskaintzen dituen udal zerbitzu guztietan lehen hitza euskaraz egin dadin sustatzea, barne funtzionamenduan euskara bultzatzea eta hizkuntza eskubideei begira plangintza integrala gauzatzea. Bilduren mozioak, baina, ez zuen nahi zuen babesa lortu. Gobernu Taldeko zinegotziek baino ez zioten aldeko botoa eman, baina EB abstenituz egin zenez, eta EAJko zinegotzi bat ez zegoenez, onartua izan zen.Bilduren bozeramaile Oihane Oronozek, halakoetan indarrak biltzeko deia egin zuen, eta batzuk eta besteek kontsentsuaren beharra nabarmendu zuten. Atzo, aitzitik, ez zen halakorik islatu. EAJk mozio alternatiboa aurkeztu zuen, Bilduk aurkeztutakoa euskara politizatzen zuela iritzita. EBk Bilduren mozioaren eta EAJren arteko uztarketa proposatu zuen, baina Bilduk berearekin aurrera egitea erabaki zuen. PSE-EEk eta PPk bere aldetik, mozioa gai zerrendatik atera eta adierazpen instituzional bat adostea proposatu zuten. Azkenean, baina, eta adostasunerako izan zitezkeen denbora eta agenda arazoak tartean, hasierako planteamenduari eustea erabaki zuen alkateak. Honenbestez, aldeko 8 boto (Bildu); kontrako 6 (PP, EAJ eta PSE-EE) eta abstentzio 1 (EB) lortu zituen bilduren mozioak. Etxebizitzaz Gai zerrendan zeuden beste bi mozioek etxebizitzaren gaiari [...]

Alkartasuna dantza taldearen loteria nahi duenak aste honetan du erosteko azken aukera. Gaur, 18:30etik 22:00etara eta larunbatean, 17:00etatik 19:00etara.

Pasa den hilaren 17an, EHE Euskal Herrian Euskaraz taldea hizkuntza eskubideen urraketa salatzera gerturatu zen herrian dagoen Carrefour merkatal zentrora. Euskal Herrian Euskaraz-eko kideek Ttur-ttur Euskaltzaleon Bilguneko beste kideen babesa jaso zuten, eta horiek ere, merkatal gune horretan euskararen egoera «larria» dela salatu zuten. Carrefourreko erreklamazioa orriak betetzeaz gain, Hizkuntz Eskubideen Behatokira ere helarazi dituzte kexak, behatokiak berak hizkuntza urraketak salatzeko eskaintzen duen orria betez. Oiartzungo Euskal Herrian Euskarazek urteak daramatza euskararen «egoera larria» salatzen herriko bi merkatal zentroetan. Baina, hala ere, Carrefourren jarrera salatu du bereziki: «Aurrerapausoak eman beharrean, atzerapausoak ematen ari da: errotulu berriak gaztelaniaz soilik jarri ditu, kaxa lagunak erdal hizkuntzetan soilik eskaintzen ditu…». Euskal Herrian Euskarazeko kideek, herritarrak hizkuntza urraketa horie erantzuna ematea animatu dituzte, «merkatal zentroko erreklamazio orriak betez, edo Oiartzungo udaletxeko informazio bulegoan dauden Behatokiko orriak betez».

Hilabeteko azken asteazkenean egin ohi dute udaleko kideek ohiko udalbatzarra. Bihar egingo dute azaroari dagokiona, 19:00etan, udaletxeko areto nagusian. Gai zerrendan honako mozioak jorratuko dituzte, besteak beste: Emakumeenganako Indarkeriaren Aurk...

Etzitik hasita, eta abendu osoan ostegunero, pintxo poteoa izango da herriko zenbait tabernetan. Hala, 19:30etik 21:00etara, edari bat hartzearekin batera, erakusmahaian jarritako pintxo bat hartzeko aukera izango du bezeroak. Ekimen horretan, Gailur, ...

Gaurtik hasi eta abenduaren 25era bitartean Uxune Aizpurua oiartzuarraren argazki erakusketa egongo da jarrita Mikelazulon. Bertan, Marokon ateratako irudiak ikusi ahal izango dira. Zehazki, Chaouen, Tanger, Marrakex eta Assilahnen egindako argazkiak. ...

Nevsky Prospect argitaletxeko sortzaile den James Womack idazle eta itzultzaileak Errusiako literatura iraultzaren ondorengo goiburuko hitzaldia eskainiko du heldu den asteazkenean, hilaren 30ean, Ikust Alaia udal liburutegian. Ekitaldia denei irekia da, eta 19:30ean hasiko da. Belen Sierra Kultura ordezkariak adierazi du Womacken solasaldia Eusko Jaurlaritzak abiatutako eta Irungo Udalak lagundutako Munduko Paisaiak programaren barruan kokatzen dela. “Ekimen honen bitartez literaturaren aldetik beste kultura eta errealitate batzuk ezagutarazi nahi ditugu”, argitu zuen Sierrak. James Womack Cambridgen (Ingalaterra) jaio zen 1979. urtean. Oxfordeko unibertsitatean errusiar eta ingeles filologia ikasketak egin zituenm eta mende hasieran Errusian bi izan zen bi urtez. 2008an Madridera joan zen bizitzera eta han Nevsky Prospects argitaletxea sortu zuen, literatura errusiarrari zuzendutakoa. Hainbat itzulpen egin ditu errusieratik gaztelerara, haien artean, Dostoievski, Pushkin eta Turgueneven liburuenak. Madrilgo Complutense unibertsitatean literatura irakaslea da, eta Revista de Libros eta Times Literary Supplement aldizkarietan errusiar literaturari buruzko erreseinak idazten ditu.