Pentsiodunei eta hipotekei buruzko mozioak aurrera
Azaroko udalbatzarra azkar joan da. Zazpi puntu zituzten eztabaidatzeko zinegotziek atzo arratsaldean, eta Errenteriako Ezkerrak aurkeztutako pentsiodunei buruzko mozioak eta Bilduk aurkeztutako hipotekak ezin ordainduta kalean geratu direnei buruzkoak sortu zituzten izandako eztabaida bakarrak. Biak, ordea, aurrera atera ziren. Pentsiodunei eta erretiratuen erosahalmenaren gainekoa Errenteriako Ezkerra, EAJ, PSE-EEren aldeko botoekin onartu zuten; Bildu eta PP abstenitu egin ziren. Hipotekei buruzkoa, berriz, Bildurekin batera, PSE-EEk eta Errenteriako Ezkerrak babestu zuten. EAJ eta PP abstenitu egin ziren. Horrez gain, 2010eko Aurrekontu Kontu Orokorra ere aurrera atera zen aho batez. Kontu horiei erreklamazioa jarri zizkieten hiru herritarrek, eta hain zuzen, horietako batek, aurreko legegintzaldian ezker abertzaleko zinegotzi izan zen Karlos Muruak, hitza hartu zuen. Behin kontu orokorrak jakinda, aurreko gobernuaren balorazioa egiteko garai aproposa dela adierazi zuen. Horiek egoera ekonomikoa zaila izan arren, udal gobernua hori kudeatzeko gai ez zela izan islatzen dute, Muruaren arabera. Horrenbestez, “egungo egoera espero zitekeena baino okerragoa” dela gaineratu zuen. Beste puntuen artean, bost funtzionarioei 2006ko ordainsariei buruzko soldata masaren %1a gehitzeko epaia exekutatzea onartu zuten.
Azaroko udalbatzarra azkar joan da. Zazpi puntu zituzten eztabaidatzeko zinegotziek atzo arratsaldean, eta Errenteriako Ezkerrak aurkeztutako pentsiodunei buruzko mozioak eta Bilduk aurkeztutako hipotekak ezin ordainduta kalean geratu direnei buruzkoak sortu zituzten izandako eztabaida bakarrak. Biak, ordea, aurrera atera ziren. Pentsiodunei eta erretiratuen erosahalmenaren gainekoa Errenteriako Ezkerra, EAJ, PSE-EEren aldeko botoekin onartu zuten; Bildu eta PP abstenitu egin ziren. Hipotekei buruzkoa, berriz, Bildurekin batera, PSE-EEk eta Errenteriako Ezkerrak babestu zuten. EAJ eta PP abstenitu egin ziren.
Horrez gain, 2010eko Aurrekontu Kontu Orokorra ere aurrera atera zen aho batez. Kontu horiei erreklamazioa jarri zizkieten hiru herritarrek, eta hain zuzen, horietako batek, aurreko legegintzaldian ezker abertzaleko zinegotzi izan zen Karlos Muruak, hitza hartu zuen. Behin kontu orokorrak jakinda, aurreko gobernuaren balorazioa egiteko garai aproposa dela adierazi zuen. Horiek egoera ekonomikoa zaila izan arren, udal gobernua hori kudeatzeko gai ez zela izan islatzen dute, Muruaren arabera. Horrenbestez, “egungo egoera espero zitekeena baino okerragoa” dela gaineratu zuen.
Beste puntuen artean, bost funtzionarioei 2006ko ordainsariei buruzko soldata masaren %1a gehitzeko epaia exekutatzea onartu zuten.