Oposizioaren babesik gabe, aurrera atera da Bilduk Euskararen Nazioarteko Egunaren harira aurkeztutako mozioa
Larunbatean Euskararen Eguna ospatzen dela eta, Bilduk Pasaiako Udalean euskara sustatzeko helburuz mozio aurkeztu zuen atzoko udalbatzarrean, eta baita aurrera atera ere. Mozioaren bidez lau konpromiso bere egin ditu udalbatzarrak: zerbitzu publikoetan euskalduntzea bultzatzea, udalak eskaintzen dituen udal zerbitzu guztietan lehen hitza euskaraz egin dadin sustatzea, barne funtzionamenduan euskara bultzatzea eta hizkuntza eskubideei begira plangintza integrala gauzatzea. Bilduren mozioak, baina, ez zuen nahi zuen babesa lortu. Gobernu Taldeko zinegotziek baino ez zioten aldeko botoa eman, baina EB abstenituz egin zenez, eta EAJko zinegotzi bat ez zegoenez, onartua izan zen.Bilduren bozeramaile Oihane Oronozek, halakoetan indarrak biltzeko deia egin zuen, eta batzuk eta besteek kontsentsuaren beharra nabarmendu zuten. Atzo, aitzitik, ez zen halakorik islatu. EAJk mozio alternatiboa aurkeztu zuen, Bilduk aurkeztutakoa euskara politizatzen zuela iritzita. EBk Bilduren mozioaren eta EAJren arteko uztarketa proposatu zuen, baina Bilduk berearekin aurrera egitea erabaki zuen. PSE-EEk eta PPk bere aldetik, mozioa gai zerrendatik atera eta adierazpen instituzional bat adostea proposatu zuten. Azkenean, baina, eta adostasunerako izan zitezkeen denbora eta agenda arazoak tartean, hasierako planteamenduari eustea erabaki zuen alkateak. Honenbestez, aldeko 8 boto (Bildu); kontrako 6 (PP, EAJ eta PSE-EE) eta abstentzio 1 (EB) lortu zituen bilduren mozioak. Etxebizitzaz Gai zerrendan zeuden beste bi mozioek etxebizitzaren gaiari [...]
Larunbatean Euskararen Eguna ospatzen dela eta, Bilduk Pasaiako Udalean euskara sustatzeko helburuz mozio aurkeztu zuen atzoko udalbatzarrean, eta baita aurrera atera ere. Mozioaren bidez lau konpromiso bere egin ditu udalbatzarrak: zerbitzu publikoetan euskalduntzea bultzatzea, udalak eskaintzen dituen udal zerbitzu guztietan lehen hitza euskaraz egin dadin sustatzea, barne funtzionamenduan euskara bultzatzea eta hizkuntza eskubideei begira plangintza integrala gauzatzea.
Bilduren mozioak, baina, ez zuen nahi zuen babesa lortu. Gobernu Taldeko zinegotziek baino ez zioten aldeko botoa eman, baina EB abstenituz egin zenez, eta EAJko zinegotzi bat ez zegoenez, onartua izan zen.Bilduren bozeramaile Oihane Oronozek, halakoetan indarrak biltzeko deia egin zuen, eta batzuk eta besteek kontsentsuaren beharra nabarmendu zuten.
Atzo, aitzitik, ez zen halakorik islatu. EAJk mozio alternatiboa aurkeztu zuen, Bilduk aurkeztutakoa euskara politizatzen zuela iritzita.
EBk Bilduren mozioaren eta EAJren arteko uztarketa proposatu zuen, baina Bilduk berearekin aurrera egitea erabaki zuen.
PSE-EEk eta PPk bere aldetik, mozioa gai zerrendatik atera eta adierazpen instituzional bat adostea proposatu zuten. Azkenean, baina, eta adostasunerako izan zitezkeen denbora eta agenda arazoak tartean, hasierako planteamenduari eustea erabaki zuen alkateak.
Honenbestez, aldeko 8 boto (Bildu); kontrako 6 (PP, EAJ eta PSE-EE) eta abstentzio 1 (EB) lortu zituen bilduren mozioak.
Etxebizitzaz
Gai zerrendan zeuden beste bi mozioek etxebizitzaren gaiari egiten zioten erreferentzia. Lehenak, EBk aurkeztutakoak, hutsik dauden etxebizitzen Higiezinen gaineko zergari buruzkoa zen. Hutsik dauden etxebizitzen jabeek zerga handiagoak ordain ditzatela nahi du EBk, eta mozioaren bidez, udalbatzarrari Foru Aldundiari hala eska diezaion eskatu dute. Zergak handituz, udalek diru gehiago biltzeaz gain, hutsik dauden etxebizitza horiek merkatura irtetea behartu nahi du EBk.
EBren mozioa Bilduren babesari esker atera zen aurrera (Aldeko 9 boto), baina PPk eta PSE-EEk (kontrako 7 boto) kontra botatu zuten eta EAJ abstenitu egin zen (2 boto).
EAJ aurkeztutako mozioak ere, etxebizitzaren gaiari egiten dio erreferentzia, nahiz eta oso bestelako ikuspuntutik. Eusko Jaularitzak babes ofizialeko etxebizitzak inbertsiogile pribatu bati saltzearen kontrako argudioak defendatzen ditu EAJren mozioak (ikus testua atxikirik doan testuan).
Udalbatzarrak bere egin zuen, EB, Bildu eta EAJren aldeko botoekin (11). PSE-EE kontra agertu zen, Bixen Itsasok adierazi zuenez, Eusko Jaurlaritzaren neurriak alokairu soziala bultzatzea duelako helburu.