Sonorizazio ikastaroak antolatu dituzte gazteentzat
Hamasei eta hogeita bost urte bitarteko gazteei zuzendutako estudioko eta zuzeneko sonorizazioko ikastaroak antolatu dituzte Irunen. Partehartzaileek oinarrizko ezagutza jasoko dute, besteren atean, mikrofonia, soinu mahaiak eta soinu edizioaz. Abendua eta martxoa bitarteko ostegunetan egingo dituzte, jaiegunak salbu. Abenduaren 15ean izango da lehena, eta martxoaren 8an azkena. Irungo Udaleko Gazteria arloak antolatu ditu, eta Phantom Estudioen laguntza izango du. Tailerraren lehen zatia, sonorizazioari dagokiona, Phantom estudioetan egingo dute, abenduaren 15, 22 eta 29an, eta urtarrilaren 12, 19 eta 26an. Bigarren zatia, zuzenekoa lantzeko zatia, otsailaren 2, 9, 16 eta 23an, eta martxoaren 1ean eta 8an egingo dituzte, Martindozenea Gaztelekuan. Izena emateko interesa dutenek abenduaren 2ª arte egin behar dute bai irun.org webgunearen bitartez, bai telefonoz, Gazte Informazio Bulegora (943 50 54 44) edo Gaztelekura (943 63 68 26).
Hamasei eta hogeita bost urte bitarteko gazteei zuzendutako estudioko eta zuzeneko sonorizazioko ikastaroak antolatu dituzte Irunen. Partehartzaileek oinarrizko ezagutza jasoko dute, besteren atean, mikrofonia, soinu mahaiak eta soinu edizioaz. Abendua eta martxoa bitarteko ostegunetan egingo dituzte, jaiegunak salbu. Abenduaren 15ean izango da lehena, eta martxoaren 8an azkena. Irungo Udaleko Gazteria arloak antolatu ditu, eta Phantom Estudioen laguntza izango du.
Tailerraren lehen zatia, sonorizazioari dagokiona, Phantom estudioetan egingo dute, abenduaren 15, 22 eta 29an, eta urtarrilaren 12, 19 eta 26an. Bigarren zatia, zuzenekoa lantzeko zatia, otsailaren 2, 9, 16 eta 23an, eta martxoaren 1ean eta 8an egingo dituzte, Martindozenea Gaztelekuan.
Izena emateko interesa dutenek abenduaren 2ª arte egin behar dute bai irun.org webgunearen bitartez, bai telefonoz, Gazte Informazio Bulegora (943 50 54 44) edo Gaztelekura (943 63 68 26).