EAJ: “Gipuzkoak zorra du Pasaiarekiko”
EAJko hautagai Arantxa Tapiak, Trintxerpeko Batzokian izan da gaur goizean. Han esan duenez, EAJk “apustu sendoa” egin du Pasaiaren biziberritzearen alde. Kaiko Herreraren biziberritzeaz gain, lau barrutietan hobekuntzak egin behar dira esan du Tapiak. Tapia laguntzen Pasaiako EAJ-PNVren bozeramaile Nahikari Otermin izan da, eta baita aurreko agintaldian atxikirik gabeko zinegotzi izandako Miriam Cano (H1!) ere. Oterminek nabarmendu duenez, “Gipuzkoak zorra du Pasaiarekiko, beraz, ezinbestekoa da Pasaiako Udalaren eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren arteko ekintza bateratua datozen lau urteetarako” Canok ere gauza bera aldarrikatu du: ” Ez dugu udalan ordezkaritzarik, baina egunero herrian gertatzen ari diren gauzak gertutik jarraitzen ditugu. Gai honetan EAJ-PNV udal taldearekin elkarlanean ari gara” azaldu du, eta hitzarmen berria sinatzea oso garrantzitsutzat jo du.
EAJko hautagai Arantxa Tapiak, Trintxerpeko Batzokian izan da gaur goizean. Han esan duenez, EAJk “apustu sendoa” egin du Pasaiaren biziberritzearen alde. Kaiko Herreraren biziberritzeaz gain, lau barrutietan hobekuntzak egin behar dira esan du Tapiak.
Tapia laguntzen Pasaiako EAJ-PNVren bozeramaile Nahikari Otermin izan da, eta baita aurreko agintaldian atxikirik gabeko zinegotzi izandako Miriam Cano (H1!) ere. Oterminek nabarmendu duenez, “Gipuzkoak zorra du Pasaiarekiko, beraz, ezinbestekoa da Pasaiako Udalaren eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren arteko ekintza bateratua datozen lau urteetarako” Canok ere gauza bera aldarrikatu du: ” Ez dugu udalan ordezkaritzarik, baina egunero herrian gertatzen ari diren gauzak gertutik jarraitzen ditugu. Gai honetan EAJ-PNV udal taldearekin elkarlanean ari gara” azaldu du, eta hitzarmen berria sinatzea oso garrantzitsutzat jo du.