Elikadura-alergiak aztertuko dituzte Guraso Eskolan
Datorren asteazkenean Guraso Eskola egingo dute, elikadura-alergiak aztertzeko asmoz. Herri Eskolako eta Lezo Institutuko Guraso Elkarteak jakinarazi duenez, 17:00etan hasiko da topaketa, Donibane kaleko Kultur Aretoan. Alergiadunen Euskal Elkarteko (E...
Datorren asteazkenean Guraso Eskola egingo dute, elikadura-alergiak aztertzeko asmoz. Herri Eskolako eta Lezo Institutuko Guraso Elkarteak jakinarazi duenez, 17:00etan hasiko da topaketa, Donibane kaleko Kultur Aretoan.
Alergiadunen Euskal Elkarteko (ELIKATEko) kide bat izango da bertan, eta alergikoen bizimodua hobetzeko gomendioak azalduko ditu. Elikadura-alergikoak direnen problematika gizarteratzeari buruz ere hitz egingo dute, baita gizarte eremuko, heziketa eremuko eta lan eremuko beraien integrazioaz ere. Ludoteka zerbitzua ere egongo da.