Olibet-Ugarritzeko jaiak antolatzen hasiko dira
Urteak daramatzate Olibet-Ugarritzen jaiak antolatu gabe, eta aurten festak aurrera eramatea erabaki dute. Horrenbestez, datorren urtean egingo dituzten festetako jai egitaraua prestatzeko auzotar guztiei egin diete deialdia. Lehen bilkura gaur, 19:30e...
Urteak daramatzate Olibet-Ugarritzen jaiak antolatu gabe, eta aurten festak aurrera eramatea erabaki dute. Horrenbestez, datorren urtean egingo dituzten festetako jai egitaraua prestatzeko auzotar guztiei egin diete deialdia. Lehen bilkura gaur, 19:30ean, auzo elkartean (Olibet 2, behea) izango da. Auzo elkartetik jakinarazi dutenez, «oso garrantzitsua da» Olibet-Ugarritzen bizi direnak bilkura horretan parte hartzea.