Animalien aldeko azoka egingo dute igandean, Perrolandek antolatuta
Perroland Animalien Eskubideak Hedatzeko Elkarteak eta Bubastik kaleko katuak laguntzeko elkarteak animalien eskubideak aldarrikatzeko azoka antolatu dute iganderako, hilaren 13rako, Irungo Txanaleta plazan (Kunstaal eskolaren parean). Goizeko hamarr...
Perroland Animalien Eskubideak Hedatzeko Elkarteak eta Bubastik kaleko katuak laguntzeko elkarteak animalien eskubideak aldarrikatzeko azoka antolatu dute iganderako, hilaren 13rako, Irungo Txanaleta plazan (Kunstaal eskolaren parean). Goizeko hamarretan hasiko da merkatua, eta 18:00etan itxiko dute. Bertan denetik aurkitzeko aukera izango da: arropa, liburuak, etxerako ojetuak… Perrolandek 2012ko egutegia aurkeztuko du, animalien eskubideen berri emateko argitaratu dutena.
Bi elkarteei buruzko informazio gehiago nahi duenak Perroland elkartearen e-postara idatz dezake.