‘A los que gritan’ filmak irabazi du Bekoz Beko Saria
Lesbiana batek pairatutako biolentziaz diharduen istorioa saritu du aurten Bezko Bekok. Juanan Martinezek zuzendutako A los que gritan film labur madrildarra Emea eta anitza izeneko emanaldiaren barruan eman zuten lehengo larunbatean, Ikuska zabaltzeko ekitaldia egin ondoren. Zazpi film labur eman zituzten Emea eta anitza-ren barruan, guztiak emakumeekin lotutako gaiak ardatz hartuta. A los que gritan filma, Undersoundfactory PC ekoiztetxearena da, eta Alfredo Alba, Anna Allen, Luisa Ezquerra, David Tortosa, eta Marika Perez ibili dira aktore lanetan. Laburren emanaldiaren ondoren, Koldo Merinok sortutako litografia eman zioten film irabazlearen zuzendariari, Juanan Martinezi. Madrildik Trintxerpera sariarem bila etorria, esker oneko hitzak izan zituen Ikuskaren antolatzaileentzat, eta Bekoz Bekoren ekimena txalotzeko modukoa dela adierazi zuen. Atzotik, sail ofiziala Larunbata gauean barre egiteko tartea izan zen, Gauguasa emanaldiaren barruan eman zituzten film laburrekin, eta atzo berriz, gai sakonago batez hausnartzeko aukera izan zen, krisi ekonomikoaz jarduten duen Inside Job dokumentalari esker. Asteburuko lehiaketatik kanpoko emanaldiak bukatuta, atzo sail ofizialaren barruko emanaldiak hasi ziren. Gaur, 20:00etan hasiko da sail ofizialeko lanen emanaldia bigarrenez, Trintxerpeko alkateordetzan, doan. Sari banaketa larunbatean izango da, eta orduan jakinaraziko dute zein den aurtengo film irabazlea. Gaurko filmak Independencia. Madril, 2011. Iraupena: 4’ 29’’. Hemisferio. Madril, [...]
Lesbiana batek pairatutako biolentziaz diharduen istorioa saritu du aurten Bezko Bekok. Juanan Martinezek zuzendutako A los que gritan film labur madrildarra Emea eta anitza izeneko emanaldiaren barruan eman zuten lehengo larunbatean, Ikuska zabaltzeko ekitaldia egin ondoren.
Zazpi film labur eman zituzten Emea eta anitza-ren barruan, guztiak emakumeekin lotutako gaiak ardatz hartuta.
A los que gritan filma, Undersoundfactory PC ekoiztetxearena da, eta Alfredo Alba, Anna Allen, Luisa Ezquerra, David Tortosa, eta Marika Perez ibili dira aktore lanetan.
Laburren emanaldiaren ondoren, Koldo Merinok sortutako litografia eman zioten film irabazlearen zuzendariari, Juanan Martinezi. Madrildik Trintxerpera sariarem bila etorria, esker oneko hitzak izan zituen Ikuskaren antolatzaileentzat, eta Bekoz Bekoren ekimena txalotzeko modukoa dela adierazi zuen.
Atzotik, sail ofiziala
Larunbata gauean barre egiteko tartea izan zen, Gauguasa emanaldiaren barruan eman zituzten film laburrekin, eta atzo berriz, gai sakonago batez hausnartzeko aukera izan zen, krisi ekonomikoaz jarduten duen Inside Job dokumentalari esker.
Asteburuko lehiaketatik kanpoko emanaldiak bukatuta, atzo sail ofizialaren barruko emanaldiak hasi ziren. Gaur, 20:00etan hasiko da sail ofizialeko lanen emanaldia bigarrenez, Trintxerpeko alkateordetzan, doan. Sari banaketa larunbatean izango da, eta orduan jakinaraziko dute zein den aurtengo film irabazlea.
Gaurko filmak
- Independencia. Madril, 2011. Iraupena: 4’ 29’’.
- Hemisferio. Madril, 2010. Iraupena: 09’ 49’’.
- Gritando en Silencio. Gipuzkoa, 2011. Iraupena: 09’ 03’’.
- Cama Blanca. Kanariak, 2010. Iraupena: 10’ 21’’.
- Dinero Fácil. Madril, 2010. Iraupena: 15’ 29’’.
- De qué se ríen las Hienas. Madril, 2011. Iraupena: 24’09’’.

