Jaizkibelgo itsasertza sakonago ezagutzen, Itsas Gelarekin
Asteburuan Errotan eta Asturiagan ibili dira; hurrengo irteeran Uliako Murgita kala aztertuko dute. Ulian eta Jaizkibelen laginketarako eremuak zehaztu, eta aurrez aukeratutako zonalde horien azterketaren bidez itsasertza hobeto ezagutu. Helburu horrekin lau irteera antolatu ditu Itsas Gela elkarteak. Irteera horietatik bi egin dituzte dagoeneko, azkena, herenegun, Jaizkibelgo ekialdeko itsasertzera. Doako irteeran izena eman zutenek, Errotan eta Asturiagan aritu ziren lanean. Jaizkibeldik Uliara Hurrengo irteera hilaren 26rako antolatu dute. Orduan, Uliako Murgita kala aztertuko dute. Parte hartu nahi duten lagun guztiekin 11:00etan geratu dira, Herri Ametsan. Edonola ere, ibilaldira joango direnei aurrez konfirmatzeko eskatu diete, 619 81 42 25 telefono zenbakira deituta.
Asteburuan Errotan eta Asturiagan ibili dira; hurrengo irteeran Uliako Murgita kala aztertuko dute.
Ulian eta Jaizkibelen laginketarako eremuak zehaztu, eta aurrez aukeratutako zonalde horien azterketaren bidez itsasertza hobeto ezagutu. Helburu horrekin lau irteera antolatu ditu Itsas Gela elkarteak. Irteera horietatik bi egin dituzte dagoeneko, azkena, herenegun, Jaizkibelgo ekialdeko itsasertzera. Doako irteeran izena eman zutenek, Errotan eta Asturiagan aritu ziren lanean.
Jaizkibeldik Uliara
Hurrengo irteera hilaren 26rako antolatu dute. Orduan, Uliako Murgita kala aztertuko dute. Parte hartu nahi duten lagun guztiekin 11:00etan geratu dira, Herri Ametsan. Edonola ere, ibilaldira joango direnei aurrez konfirmatzeko eskatu diete, 619 81 42 25 telefono zenbakira deituta.

