Santo Tomas egunean txozna jartzeko epea etzi arte
Etzi amaituko da abenduaren 21ean Urdanibia plazan egingo den Santo Tomaseko azokari begira txozna jartzeko eskaera aurkezteko epea. Eusko Jaurlaritzaren Elkarteen eta Kirol Erakundeen Erregistroan izena emandako kultur, kirol, aisiako edo gizarte elk...
Etzi amaituko da abenduaren 21ean Urdanibia plazan egingo den Santo Tomaseko azokari begira txozna jartzeko eskaera aurkezteko epea. Eusko Jaurlaritzaren Elkarteen eta Kirol Erakundeen Erregistroan izena emandako kultur, kirol, aisiako edo gizarte elkarteek egin ahalko dute eskaera, bai eta Irungo L.H.ko eta Batxilergoko Institutuetako eta Helduen Eskolako ikasleek ere. Santomasetan irekita egoteko ordutegia abenduaren 21eko 10:00etan hasi eta abenduaren 22ko 00:30 artekoa izango da.
Eskariak aurkezteko interesa dutenek Hiritarra Atenditzeko Zerbitzuaren (HAZ) bulegora jan behar dute (Juan de la Cruz kalea, 2). Bost txozna jartzeko baimena emango dute; bi zozketaz erabakiko dira, eta beste hiru Udalak zuzeneko kontzesioaren bidez. Zozketa publikoa izango da eta abenduaren 2an egingo da, 13:00etan udaletxeko ekitaldi aretoan (Kultur Arloan).
