Lidergoari eutsi diote eskubaloiko neskek
Senpereko Saint Pee Union taldeak ezin izan zuen ezer egin Hendaiako Stade taldeko nesken aurrean. Departamenduko Ligako zortzigarren jardunaldiko partida jokatu zuten larunbatean, eta aise nagusitu ziren hendaiarrak (23-10). Iragan asteburuko porrota ...
Senpereko Saint Pee Union taldeak ezin izan zuen ezer egin Hendaiako Stade taldeko nesken aurrean. Departamenduko Ligako zortzigarren jardunaldiko partida jokatu zuten larunbatean, eta aise nagusitu ziren hendaiarrak (23-10). Iragan asteburuko porrota ahaztu eta lidergoan segitzeko balio izan die larunbateko garaipenak. Liga erregularra amaitzeko bi jardunaldi falta direlarik. lehen postuan da Stade, sei garaipen, berdinketa bat, eta porrot batekin. Bigarren postuan Urruñarrak taldea dago, sei garaipenekin ere, baina partida bat gutxiagorekin.
Abenduaren 3an Bokalera bidaiatuko dute Stadeko neskek, SICS Boucau Tarnos taldearen kontra jokatzeko. Sailkapeneko behekaldean dago SICS, bi garaipenekin. Lehen itzulian Stade erraz nagusitu zitzaion (24-12).
