Stadeko mutilek garaipena lortu dute Miarritzen
Miarritzera eginiko bisitan Angelu Biarritz Olympique taldearen kontra garaipena eskuratu zuen Stade Hendayais Eskubaloi Klubeko gizonen taldeak (16-24), Horrenbestez, Departamenduko Ligako lidergoa sendotu dute hendaiarrek, jokatutako sei partidak ira...
Miarritzera eginiko bisitan Angelu Biarritz Olympique taldearen kontra garaipena eskuratu zuen Stade Hendayais Eskubaloi Klubeko gizonen taldeak (16-24), Horrenbestez, Departamenduko Ligako lidergoa sendotu dute hendaiarrek, jokatutako sei partidak irabazi eta gero. Montaut da bigarren, bost garaipenekin, baina Stadek baino partida bat gehiago jokatu duelarik. Heldu den jardunaldian etxean jokatuko du Stade taldeak, abenduaren 3an, 21:00etatik aurrera; bi garaipenekin dagoen Arudy taldea izanen dute aurkari.
