Aho batez onartu du Udalbatzak genero indarkeriaren aurkako erakunde adierazpena
Ostiraleko Emakumeen Kontrako Indarkeriaren Nazioarteko Egunaren harira, erakunde adierazpena aho batez onartu zuen atzo Pasaiako Udalbatzak. Bortizkeria matxistaren kontra lan egiten jarraitzeko konpromisoa bere egin du modu honetan Udalak. Horrez gain, Pasaitarrei inguruan sumatzen duten emakumeenganako indarkeria oro salatzeko dei egiten diete adierazpenaren bidez, eta era berean biktimak babesteko ahalegina egin dezatela eskatu, besteak beste. Ostiralerako antolatutako manifestazioekin bat egin eta genero indarkeriaren kontra antolatuko diren ekintzetan parte hartzera deitu ditu Udalak. Pasaian bi elkarretaratze daude deituta ostiralerako: Trintxerpen 19:00etan egingo dute elkarretaratzea, Autoestimua lantzeko emakume taldeak deituta, eta Antxon, 20:30ean, Zumardian, Bekoz Beko elkarteak deituta.
Ostiraleko Emakumeen Kontrako Indarkeriaren Nazioarteko Egunaren harira, erakunde adierazpena aho batez onartu zuen atzo Pasaiako Udalbatzak. Bortizkeria matxistaren kontra lan egiten jarraitzeko konpromisoa bere egin du modu honetan Udalak. Horrez gain, Pasaitarrei inguruan sumatzen duten emakumeenganako indarkeria oro salatzeko dei egiten diete adierazpenaren bidez, eta era berean biktimak babesteko ahalegina egin dezatela eskatu, besteak beste. Ostiralerako antolatutako manifestazioekin bat egin eta genero indarkeriaren kontra antolatuko diren ekintzetan parte hartzera deitu ditu Udalak.
Pasaian bi elkarretaratze daude deituta ostiralerako:
Trintxerpen 19:00etan egingo dute elkarretaratzea, Autoestimua lantzeko emakume taldeak deituta, eta Antxon, 20:30ean, Zumardian, Bekoz Beko elkarteak deituta.

