Ehunka auzotarrek salatu dute Iztietako tabernariaren heriotza
Elkarretaratzean ehunka auzotar bildu dira Meson Extremeño tabernaren jabearen heriotza salatzeko.
Ehunka eta ehunka auzotar bildu ziren atzo arratsaldean Gurekin Auzo Elkarteak Meson Extremeñon, hildako bizilagunaren tabernaren aurrean deitutako elkarretaratzera. Bertaratutakoen txalo zaparradak hautsi zuen auzotarraren omenez egindako bi minutuko isilunea eta lore sorta jarri zuten ondoren, Gurekin Auzo Elkarteko kideek tabernaren atarian. Ordu erdiko elkarretaratzea amaituta, bizilagunek manifestazioa egitea erabaki zuten. Emozioek eta haserreak bat egin zuten atzo Iztietako bizilagunen artean azken gertaeraren ondoren.

