Gaur abiatuko da Bidasoa Bizirikek antolatzen duen Enpleguaren Astea
Gaur hasiko da VIII. Enpleguaren Astea, Bidasoa Bizirikek Etorkizuna duten lanbideen El Espazio bulegoaren bitartez antolatzen duen urteroko ekimena. Gaurtik eta hilaren 30a arte, lan eskariek eta eskaintzek elkar ikusiko dute Irunen, eta adostasun batera iristen saiatuko dira, El Espazion egingo diren ehundaka elkarrizketen bitartez. Aurten 35 enpresek bat egin dute Enpleguaren Astearekin, eta 58 lan eskaintza egingo dituzte. Atzotik eskaintzak birtualki ikus daitezke Etorkizuna duten lanbideen El Espazio bulegoko webgunean (elespazio.com), eta gaurtik eta ostirala bitartean baita fisikoki ere, Anakako bulegoan bertan. Etzi arte Bidasoa Bizirikeko teknikariek El Espaziora hurbiltzen direnei elkarrizketak egingo dizkiete; horrekin, norberaren profilera zeintzuk eskaintza egokitzen diren hoberen zehaztu nahi dute. Eta datorren astean, astelehenetik asteazkenera, lana bilatzen dutenen eta enpresen arteko lan elkarrizketak egingo dituzte, El Espazion hauek ere. Guztira, 35 enpresek parte hartuko dute aurten Enpleguaren Astean, eta 60 lan eskaintza inguru egingo dituzte. Bestela, Asteak hainbat enpresen lan poltsak osatzeko balioko du; Bidasoa Bizirikeko teknikariek 653 entitaterekin harremanetan jarri dira, eta El Espazion bi aste hauetan egingo diren elkarrizketak baliatuz, 95 lanposturentzako lan poltsak osatuko dituzte, 25 enpresetan banatuta. Frantziako estatuko enpresa bat Aurten Frantziako estatuko enpresa baten presentzia nabarmendu behar da; batetik, bera dela hexagonoko bakarra, eta, bestetik, Enpleguaren Asteko lan [...]
Gaur hasiko da VIII. Enpleguaren Astea, Bidasoa Bizirikek Etorkizuna duten lanbideen El Espazio bulegoaren bitartez antolatzen duen urteroko ekimena. Gaurtik eta hilaren 30a arte, lan eskariek eta eskaintzek elkar ikusiko dute Irunen, eta adostasun batera iristen saiatuko dira, El Espazion egingo diren ehundaka elkarrizketen bitartez. Aurten 35 enpresek bat egin dute Enpleguaren Astearekin, eta 58 lan eskaintza egingo dituzte.
Atzotik eskaintzak birtualki ikus daitezke Etorkizuna duten lanbideen El Espazio bulegoko webgunean (elespazio.com), eta gaurtik eta ostirala bitartean baita fisikoki ere, Anakako bulegoan bertan. Etzi arte Bidasoa Bizirikeko teknikariek El Espaziora hurbiltzen direnei elkarrizketak egingo dizkiete; horrekin, norberaren profilera zeintzuk eskaintza egokitzen diren hoberen zehaztu nahi dute.
Eta datorren astean, astelehenetik asteazkenera, lana bilatzen dutenen eta enpresen arteko lan elkarrizketak egingo dituzte, El Espazion hauek ere. Guztira, 35 enpresek parte hartuko dute aurten Enpleguaren Astean, eta 60 lan eskaintza inguru egingo dituzte. Bestela, Asteak hainbat enpresen lan poltsak osatzeko balioko du; Bidasoa Bizirikeko teknikariek 653 entitaterekin harremanetan jarri dira, eta El Espazion bi aste hauetan egingo diren elkarrizketak baliatuz, 95 lanposturentzako lan poltsak osatuko dituzte, 25 enpresetan banatuta.
Frantziako estatuko enpresa bat
Aurten Frantziako estatuko enpresa baten presentzia nabarmendu behar da; batetik, bera dela hexagonoko bakarra, eta, bestetik, Enpleguaren Asteko lan eskaintza handiena egin duelako. Guztira 26 lanpostu eskaintzera etorri da Bidasoa Biziriken ekimenera.
VIII. Enpleguaren Astean parte hartzeko interesdunak El Espaziotik pasatu behar dira (Anaka kalea, 27); gaur eta bihar 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 18:30era, eta etzi, ostiralean, 10:00etatik 14:00etar. Informazio gehiagorako 943 63 31 60 telefono zenbakira dei dezakete.
