
Lezon bizi den Iñaki Beobide (Zumaia, 1934) omenduko dute Durangoko Azokaren aurtengo ekitaldian. Izan ere, Argizaiola Saria emango dio azokaren antolatzaile den Gerediaga elkarteak. Abenduaren 4tik 8ra ospatuko dute azoka Bizkaiko udalerri horretan. ...

Anai-arrebak talde sanjuandarrak Takoi besoetakoa lan berria aurkeztuko du etzi iluntzean, Donostiako Doka kafe antzokian (Antigua auzoan). Kontzertua 20:30ean hasiko da. Altolagirretarrek (Marga eta Iñaki Matxet) eta etxarritarrek (Manu eta Iñigo),...

Gipuzkoako Euskal Kantu Txapelketako XV. ekitaldiaren finala etzidamu jokatuko dute, Donostiako Antzoki Zaharrean. Finala 18:00etan hasiko da. Hemezortzi finalisten artean eskualdeko ordezkari bakarra Lorea Intxaurrandieta lezoarra izango da. Berak idatzitako Faltan zaitut abestiarekin taularatuko da lezoarra. Aurkezten den hirugarren ekitaldia da, eta bere abestiak ezagutzeko asmoarekin egiten, du, aurreko bi txapelketetara ere berak idatzitako kantekin aurkeztu baitzen. Beraz gain, beste zortzi bakarlari igoko dira Antzoki Zaharreko oholtzaren gainera. Zazpi bikotek ere lortu dute finalerako txartela, baita bi taldek ere. Musikari eta abeslari guztiek parte hartu ondoren, orain dela hiru urte txapelketan parte hartu zuen Lain taldeak lau abesti joko ditu, euren disko berrikoak. Aktuazioaren ondoren emango dituzte sariak. Maila bakoitzeko bi sari nagusi banatuko dituzte (bakarlariak, bikoteak eta taldeak). Horrez gain, sorkuntza lanik onenari ere sari berezia emago diote. Halaber, Euskal Herriko Kantu Txapelketan Gipuzkoako ordezkariak zeintzuk izango diren jakinaraziko dituzte. Finalera iristeko, baina, kanporaketa bat jokatu behar izan dute. Lehenengoa Lezoko Gezala Auditoriumean jokatu zuten urriaren 16an. Etxean aritu zen Intxaurrandieta. Kanporaketaren bigarren saioa Bergaran egin zuten, astebete beranduago. Bigarren kanporaketa horretan esan zituzten finalisten izenak, ez baitzegoen kuporik. ‘Kantagintzaren uhin berria’ Iaz aurkeztu zituzten abesti propioak disko batean (Kantagintzaren uhin berria) jaso zituzten. Igandean erosteko aukera egongo da. [...]

2012ko udal aurrekontuen zirriborroa prestatu du Oiartzungo Udalak, «herritarrengan pentsatuta». Udalak nabarmendu duenez, «gastu sozialak eta herritarrek jasotzen dituzten zerbitzuek lehentasuna izango dute aurrekontuetan, eta beste arlo batzuk bizi dugun egoera ekonomikora egokitu beharko dira». 15.000.000 inguruko aurrekontua da. Zirriborro hori herritarrekin osatu nahi du udalak: «Udal honen oinarrietako bat da herritarren parte hartzea, udalgintzari eta herrigintzari dagozkien gaietan». Horregatik, «anbizio handiko» parte hartze prozesua prestatu du. Hilabete inguru iraungo du. Atzo hasi zen prozesua, herri batzar ireki batekin. Kultura, euskara, gizarte eta kirol arloko eragileekin egin zuten bilera. Komertzio txikiekin, jatetxeekin eta tabernariekin ere batzar berezia egingo du udalak. Gainontzekoak, auzo batzarrak izango dira: «Auzoetan, azalpen orokor horiez gain, auzo bizitza indartzeko neurriak hartzeko proposamenak jaso nahi dira eta 2012an auzolanean proiektuak garatzeko egongo den partidaren berri eman». Abenduaren 15ean bukatuko da 2012ko aurrekontuan gizarteratzeko prozesua, eta behin betiko dokumentua aurkeztuko du udalak. Aurkezpeneko bideoa hemen ikus dezakezue. Egutegia Atzo. Herri batzarra. Bihar. Altzibarko auzo batzarra, 19:30ean, eskola zaharretan. Hilaren 28an. Gurutze, 20:00etan, Bizardian. Ergoien, 20:30ean, Auzokalten. Hilaren 29an. Ugaldetxo, 19:30ean, Atamitxen. Hilaren 30ean. Karrika, 20:30ean, Artason. Abenduaren 1ean. Iturriotz, 19:30ean, Iturri Berrin. Arragua, 19:30ean, Aldegunan. Abenduaren 15ean. Herri batzarra, udaletxeko areto nagusian, 19:30ean. Behin betiko dokumentua aurkeztuko dute.

Ttur-ttur Euskaltzaleon Bilguneak Txerri Eguneko azoka antolatuko du abenduaren 18an. Izena emateko epea irekita dago hilaren 30era arte. Parte hartu nahi dutenek Ttur-tturrekin harremanetan jarri behar dute 30a baino lehen, parte hartzeko baldintzen b...

Buenos Aires Teatro konpainiak Pepo, ¿a dónde vas? obra antzeztuko du larunbat honetan Amaia Kultur Zentroan, Tolosako Nazioarteko Txotxongilo Jaialdiaren egitarauaren barruan.17:00etan hasiko da, eta sarreren prezioa 4,70 eurokoa izango da helduentz...


Hilaren 26an Azken Portuko igerilekua ezingo da erabili arratsaldeko zazpiak eta erdietatik gaueko hamarretara, waterpolo partida bat jokatu behar dutelako. Bitarte horretan, bazkideek Artalekuko igerilekua erabili dezakete.

Nayade ahots zurien abesbatzak Santa Zezilia ospatuko du etzi, Juankaleko Amaren elizan emango duen kontzertu batekin. Fernando Botok zuzenduko du emanaldia, eta Josu Elberdin errenteriarra eseriko da organoaren aurrean. Honako abestiak kantatuko dituz...

Maria Rubio irundarrak grabatutako Run the world, fix the world (Korri egin mundua, konpondu mundua) izenburuko bideoak aukera asko ditu Bahco lanabes enpresak antolatutako Bahcotheoriginal nazioarteko lehiaketa irabazteko. Internet bidezko lehiaket...


Hamasei domina lortu zituzten Oarso Bidasoko arraunlariek iragan larunbatean Donostiako Benta Berriko kiroldegian egin zuten Euskadiko Arraun Ergometro Txapelketan. Hondarribia, Santiagotarrak, San Pedro eta Hibaikako arraunlariek lan bikaina egin, eta txapelketan nagusi izan ziren. Haurrak, kadeteak, gazteak, seniorrak eta beteranoak lehiatu ziren ergometroan, eta orotara, hondarribiarrak izan ziren nagusi. Hondarribiak bederatzi Hondarribiak bederatzi domina eta lau lehen postu lortu zituen, Santiagotarrak-ek bost domina eta bi lehen postu, San Pedrok domina bat, eta Hibaikak lehen postu bat. Guztira, hamasei domina lortu zituzten, beraz. Oarso Bidasokoak EMAKUMEAK, HAURRAK 2. Blanca Cabezon (Hond.) 4:00.8 3. Aizpea Gonzalez (Sant.) 4:00.9 GIZONAK, HAURRAK 1. Mikel Garica (Hond.) 3:27.6 2. Beñat Rekarte (Sant.) 3:28.4 3. Martin Seijo (Hond.) 3:28.7 EMAKUMEAK, KADETEAK 1. Garazi Lasarte (Hond.) 5:55.0 2. Mikele Eizagirre (Sant.) 5:58.7 3. Natalia Cardanha (San Pedro) 6:01.4 GIZONAK, KADETEAK 1. Melchor Amunarriz (Hond.) 4:56.8 2. Eñaut Gonzalez (Hond.) 4:59.2 EMAKUMEAK, GAZTEAK 2. Naroa Jimenez (Hond.) 7:59.3 3. Amaia Silvo (Hond.) 8:06.5 GIZONAK, GAZTEAK 1. Beñat Egiazu (Hond.) 6:28.4 3. Borja Portos (Sant.) 6:33.0 EMAKUMEAK, SENIORRAK 1. Leire Alcala (Hibaika) 7:13.1 GIZONAK, SENIORRAK 3. Bruno Fernandez (Sant.) 6:33.3

Bi kontzertuetarako sarrerek bosna euro balio dute; bihar, heavy eta thrash doinuak nagusituko dira Mogambok ez du huts egiten eta kontzertuzaleek asteburu honetan ere badute nora jo. Biharko eta etzirako antolatu dituzte jaialdiak. Bihar, heavy eta thrash doinuen zaleen txanda izango da, 21:00etatik aurrera, Helldamn, Perseverance, Hilotz eta AOD taldeek joko dutelako. Etzirako, berriz, Culo & Cuchillo Fest antolatu dute, Hope 4 Youth, Keep Diggin eta Beer Fisting taldeekin. 20:30ean hasiko da etziko kontzertua. Bi kontzertuetarako sarrerek bosna euro balio dute.


Kolonbian eta Ekuadorren Behar Bidasoa GKEren lankide boluntario bezala ibilitako bost irundarrek euren eskarmentua azalduko dute bihar, ostiralean, Oiasso Museoan antolatutako solasaldian. Arratsaldeko zazpietan hasiko da, eta denentzako irekia izango...

Euskal Herriko Unibertsitateak (EHU) bere eskaintzaren berri emateko jardunaldia antolatu du gaurko (osteguna) Reina aretoan. 18:30ean hasiko dira ematen unibertsitateari buruzko informazio orokorra. Jardunaldiaren helburua da EHUren eta etorkizuneko i...

Irungo Gurutze Gorriak arropa bilketa egongo du etzi goizean, larunbatean, Zabaltza plazan. Jasotako arropa hiriko behartsuen artean banatuko dute.

Antxotarrok Historia Mintegiak erakusketa berria zabalduko du bihar Antxoko Kultur Etxean: Antxoko Musikariak. Abenduaren 4ra arte ikus daitezke Mintegiko kideek prestatu dituzten ehundik gora irudiak: Gelasio Aranbururen Scola Cantorum, Coral Pasaitarra, Antxoko txarangak eta fanfareak, sanferminetako peñak, edo Oskarbi taldea dira erakusketaren protagonistak. Irudi zaharrez gain, 1911 urte inguruko plano bat jarriko dute ikusteko, baita Antxoko zenbait eraikin historikoen maketak ere. 2012ko egutegia erosteko aukera ere izango da.

Etxean ondo egitasmoan 40 adindu eta ezindu oiartzuarrek parte hartuko dute. Euren senideei egitasmoaren aurkezpena egin zieten pasa den astean Udaleko Gizarte zerbitzuetako arduradunek eta Matia Fundazioako kideek.
