Oiasso waterpolo taldeak Portugaleten jokatuko du bihar
Joan den asteburuan Azken Portun lortutako garaipenaren ostean, Euskal Herriko Ligan jokatzen duen Oiasso waterpolo taldeak Portugaletera bidaiatuko du bihar Nautica taldearen aurka aritzeko. Bizkaitarrak sailkapeneko bigarren postuan daude, hiru garai...
Joan den asteburuan Azken Portun lortutako garaipenaren ostean, Euskal Herriko Ligan jokatzen duen Oiasso waterpolo taldeak Portugaletera bidaiatuko du bihar Nautica taldearen aurka aritzeko. Bizkaitarrak sailkapeneko bigarren postuan daude, hiru garaipe eta porrot batekin. Partida 14:45ean hasiko da.
Iragan larunbatean UPNA B taldearen aurka denboraldiko bigarren garaipena lortu zuen Oiassok. Partida ez zen erreza izan irundarrentzat; hasieran huts asko egin zituzten eta atsedenaldira markagailuan atzetik joan ziren (4-5). Hirugarren laurdanean hobeto aritu zen Oiasso; lehen aldiz berdinketa lortu zuten (8-8), eta handik aurrera uretan nagusi izan ziren; azken emaitza 11-9 izan zen.
