Txartelaren erabiltzaileak sarituko ditu Laurak Bat-ek udazkeneko kanpainian
10, 20, 50 eta 100 euroko sariak banatuko ditu Laurak Bat-ek, astelehenean hasi eta abenduaren 24ra bitartean. Pasaiako merkatariek gaur goizean aurkeztu dute udazkeneko kanpaina, prentsaurrekoan. Elkarteko Ramon Ilarregirekin batera, Foto Canoko Ruben Carretero eta Modas Molonako Piedad Blazquez aritu dira kanpainaren nondik norakoak azaltzen. Zehaztu dutenez, 53 dendek parte hartuko dute kanpainan: 24 Trintxerpekoak, 28 Antxokoak eta Donibaneko bat. Elkarteko logoa topatuko dute bezeroek aipatu dendetan, eta horietan Laurak Bat-en txartelarekin ordainduz gero eskura ditzakete sariak.