Inauterietako desfilerako izen emate epea irekita
Heldu den urteko inauterietako desfilean parte hartu nahi duten konpartsek dagoeneko izena eman dezakete, epea urtarrilaren 13a arte egongo da irekita. Izena emateko orriak Herritarrak Atenditzeko Zentroaren (HAZ) bulegoan har daitezke (Juan de la Cru...
Heldu den urteko inauterietako desfilean parte hartu nahi duten konpartsek dagoeneko izena eman dezakete, epea urtarrilaren 13a arte egongo da irekita. Izena emateko orriak Herritarrak Atenditzeko Zentroaren (HAZ) bulegoan har daitezke (Juan de la Cruz plaza, 2); irun.org webgunean eta udaletxeko iragarki-taulan ere egin dateke kontsulta.
Udalak aurten 18.000 euro banatuko ditu inauterietako desfilean parte hartzeko interesa agertzen duten konpartsen artean. Talde bakoitzearen parte hartzaileen arabera banatuko da diru hori.
