Gaur aurkeztuko dute Euskara Biziberritzeko II. Plan Estrategikoa
2012/2017 urteetarako osatu dute euskararen normalizaziorako plana; hainbat arlotako herritarrekin osatu dute. Gaur arratsaldean, 18:00etan, Udaletxeko areto nagusian. Euskara Biziberritzeko Plan Nagusiaren harira, Oiartzungo Euskara Biziberritzeko II....
2012/2017 urteetarako osatu dute euskararen normalizaziorako plana; hainbat arlotako herritarrekin osatu dute.
Gaur arratsaldean, 18:00etan, Udaletxeko areto nagusian. Euskara Biziberritzeko Plan Nagusiaren harira, Oiartzungo Euskara Biziberritzeko II. Plan Estrategikoa aurkeztuko diete herritarrei. 2012/2017 urteetarako euskararen normalizaziorako ildoak markatzea da planaren helburua. Agertzeko deia egin dute.
Sei hilabete inguru iraun du plana aurrera ateratzeko prozesuak. Emun hizkuntza zerbitzu kooperatibak egin du, baina hainbat arlotan dabiltzan herritarren laguntza izan du Oiartzungo Udaleko Euskara Sailak.
Euskararen normalizaziorako plana arlo guztietan dabilen jendearen artean eginda, Udala ziur da plana «aberatsagoa, errealagoa, gauzagarriagoa eta hobea» izango dela.
