Azabaratza, txukunagoa, Itsas Gelari esker
Hogei eta hamar lagunek Jaizkibelgo Azabaratza hondartza aztertu eta garbitu zuten lehengo igandean. Itsas Gelak hamar urte daramatza itsas ondare naturala ezagutzera ematen. Itsas ekosistemaren ahulezia kontzientziatu eta sentsibilizatu nahi du jendea eta horretara bideratutako kanpainak burutzen ditu, ingurumen-hezkuntzako jardueren bidez. 2003. urtean hasi ziren Jaizkibel eta Uliako itsasertzak aztertzen, Azterkosta ingurumen programaren bitartez. Urtez urte Azabaratza hondartzako hondakin kopuru handia zela ikusirik, eta arazoa murrizteko asmoarekin, lehengo igandeko jarduera antolatu du. Itsas Gelak kostako ibilaldiak eskaintzen ditu Jaizkibel eta Uliako itsasertzeko balio ekologiko nabarmena ezagutzera emateko, eta itsas ingurunearen kontserbaziorako hainbat sentsibilizazio kanpaina eta jardunaldi antolatzen ditu, lehengo igandean egin antzera. Elkarteko arduradunek esan dutenez “landa irteera honek goiz zoragarri batez gozatzeko aukera” eman zien lanera bildutakoei. Club Vasco de Campingek markatutako Jaizkibelgo itsasertzeko bidetik abiatu ziren, Lete baserrian hasita. Bi ordutan osatu zuten Azabaratza arteko bidea. Behin hondartzan “bi ezusteko eder” izan zituzten: “Batetik, azaroko itsasaldi biziak agerian utzitako hondarra eta bestetik, bertan hondartzaren garbiketa hasi baino lehen indarrak hartzeko ibiltarientzat prestatuko hamaiketako goxoa”. Garbiketa egin ondoren, autoetan atera zituzten hondakinak, udalak hurrengo egunean kudeatu zitzan. Ibiltariek itzulerako bidea egin zuten, pista berari jarraituz. Plastikozko hondakinen arazoa: Kortxo zuria edo poliestirenoa Plastikozko hondakinak dira gehien topatu dituztena: bidoiak, poltsak, [...]
Hogei eta hamar lagunek Jaizkibelgo Azabaratza hondartza aztertu eta garbitu zuten lehengo igandean.
Itsas Gelak hamar urte daramatza itsas ondare naturala ezagutzera ematen. Itsas ekosistemaren ahulezia kontzientziatu eta sentsibilizatu nahi du jendea eta horretara bideratutako kanpainak burutzen ditu, ingurumen-hezkuntzako jardueren bidez. 2003. urtean hasi ziren Jaizkibel eta Uliako itsasertzak aztertzen, Azterkosta ingurumen programaren bitartez. Urtez urte Azabaratza hondartzako hondakin kopuru handia zela ikusirik, eta arazoa murrizteko asmoarekin, lehengo igandeko jarduera antolatu du.
Itsas Gelak kostako ibilaldiak eskaintzen ditu Jaizkibel eta Uliako itsasertzeko balio ekologiko nabarmena ezagutzera emateko, eta itsas ingurunearen kontserbaziorako hainbat sentsibilizazio kanpaina eta jardunaldi antolatzen ditu, lehengo igandean egin antzera. Elkarteko arduradunek esan dutenez “landa irteera honek goiz zoragarri batez gozatzeko aukera” eman zien lanera bildutakoei. Club Vasco de Campingek markatutako Jaizkibelgo itsasertzeko bidetik abiatu ziren, Lete baserrian hasita. Bi ordutan osatu zuten Azabaratza arteko bidea. Behin hondartzan “bi ezusteko eder” izan zituzten: “Batetik, azaroko itsasaldi biziak agerian utzitako hondarra eta bestetik, bertan hondartzaren garbiketa hasi baino lehen indarrak hartzeko ibiltarientzat prestatuko hamaiketako goxoa”.
Garbiketa egin ondoren, autoetan atera zituzten hondakinak, udalak hurrengo egunean kudeatu zitzan. Ibiltariek itzulerako bidea egin zuten, pista berari jarraituz.
Plastikozko hondakinen arazoa: Kortxo zuria edo poliestirenoa
Plastikozko hondakinak dira gehien topatu dituztena: bidoiak, poltsak, botilak, gurpilak… baina baita bestelako hondakin harrigarriagoak ere: “hozkailuak”.
Itsas gelako adituek azaldu dutenez, plastikozko hondakinek hainbat jatorri izan ditzakete. “Ibaiek zaborrak garraiatzen dituzte, eta hori guztia itsasoratzen dute” azaldu dute. “Gainera, plastikoaren ezaugarri nagusiena egonkortasuna eta erresistentzia da, eta horrek desagertzeko arazo larria sortarazten du”, gaineratu. Urte asko pasatu behar dira plastikoa desegin arte. Itsasoan plastiko hauek txikitu eta eraldatu egiten dira, itsas lasterren eta eguzkiaren eraginez. Horrez gain itsas animalientzako kaltegarriak dira oso, jana direlakoan irentsi ohi dituztelako.
Zehaztu dutenez, Azabaratzan aurkitu dituzten plastikozko hondakin gehienak ontziratze eta eraikuntza sektoretan erabiltzen den kortxo zurizkoak edo poliestirenozkoak ziren. “Zonalde honetan benetako kortxo zuriko hondartzak sorrarazten ditu petrolioaren deribatu honek, eta biodegradatu arte bizi iraupen luzea duenez, ingurumenean inpaktu handia dauka”, ohartarazi dute. Itsas Gelak, material honen erabilerak ingurumenean sortzen dituen arazoez ohartarazi nahi du jendartea, eta hondakinen estrategia arduratsu bat proposatzen du erabiltzaile eta ekoizleentzat: hondakin murrizketa, berrerabilpena eta birziklatzea sustatuz.

