Datorren astelehenean jarriko dituzte salgai Pirritx eta Porrotxen emanaldirako sarrerak
Urtarrilaren 5ean Pirritx eta Porrotx pailazoek Zazpikoloroa emanaldia eskainiko dute Bekoerrota kiroldegian. Bertara joan nahi duenak datorren astelehenetik, hilaren 12tik, aurrera eros ditzake sarrerak, bost euroren truke. Honako toki hauetan eskura ...
Urtarrilaren 5ean Pirritx eta Porrotx pailazoek Zazpikoloroa emanaldia eskainiko dute Bekoerrota kiroldegian. Bertara joan nahi duenak datorren astelehenetik, hilaren 12tik, aurrera eros ditzake sarrerak, bost euroren truke. Honako toki hauetan eskura daitezke: Bekoerrotan, Altzate igerilekuan, Euskara-Kultura bulegoan eta Errenteria-Oreretako Xenpelar Kulturdendan.
Sarrera guztiak salduko ez balira, emanaldiaren egunean bertan jarriko dituzte salgai, takilan, hasi baino ordu erdi lehenago (11:00etan). Horrez gain, antolatzaileek haurrentzat diren sarrerei “lehentasuna” emateko eskatu diete gurasoei. Gainera, bi gurasoak bakarra joan dadin gomendatu diete.
