Euskararen aldeko Mintzodromoa antolatuko dute gaur
Bihar Euskararen Nazioarteko Eguna ospatuko dela probestuta Udalak, Irungo hiru euskaltegiek (AEK, Herri Jakintza eta Udal Euskaltegia), Betti Gotti eta Irun Iruten Euskara elkarteek eta Mendibil Merkataritza Guneak indarrak batu dituzte gaur egingo den Mintzodromorako. Lau laguneko taldeak osatuko dituzte, mahai baten inguruan, kafetxo bat hartzeko behar den denboran. Parte hartzaile bakoitzak 15na minutuko hiru txanda egingo ditu; horrela, 45 minutuetan, 9 lagun ezberdinekin elkartuko da, euskaraz egiteko. Udaleko Euskara arloak ordainduko ditu Mintzodromoan eskatuko diren kafeak. Mendibilen goizez eta arratsaldez burutuko den ekimena da Mintzodromoa, eta hirian ezagunak eta euskarekin eta kulturarekin harremana duten hainbat pertsonek bat egin dute ekimenarekin, baita alkateak eta zenbait zinegotzik ere. Parte hartu nahi duenak 943 50 51 52 telefono zenbakira deitu behar du, izena emateko. Irunen ez ezik, Gipuzkoako beste hainbat udalerrietan antolatuko dituzte Mintzodromoak: Lasarte-Orian, Tolosa, Donostian, Urretxun, Eibarren eta Zumarragan. Gipuzkoako Foru Aldundiak babestutako ekimena da. Mintzodromoa Mendibil Merkataritza Guneko kafetegian izango da, 10:00etatik 11:00etara, eta 18:00etatik 19:00etara. Haurrentzako ekitaldiak arratsaldean Mintzodromoaz gain euskararen inguruko ekitaldi gehiago antolatu dituzte gaurko, arratsalderako, Zabaltza plazan. 17:30etik aurrera Haur Parkea muntatuko dute: puzgarriak, euskal mitologiari buruzko Kamishibai tailerrak eta txotxongiloak antolatuko dituzte, eta, festa amaitzeko, txikienentzako diskodantza egingo dute, 18:30ean. dituzte.
Bihar Euskararen Nazioarteko Eguna ospatuko dela probestuta Udalak, Irungo hiru euskaltegiek (AEK, Herri Jakintza eta Udal Euskaltegia), Betti Gotti eta Irun Iruten Euskara elkarteek eta Mendibil Merkataritza Guneak indarrak batu dituzte gaur egingo den Mintzodromorako. Lau laguneko taldeak osatuko dituzte, mahai baten inguruan, kafetxo bat hartzeko behar den denboran. Parte hartzaile bakoitzak 15na minutuko hiru txanda egingo ditu; horrela, 45 minutuetan, 9 lagun ezberdinekin elkartuko da, euskaraz egiteko. Udaleko Euskara arloak ordainduko ditu Mintzodromoan eskatuko diren kafeak.
Mendibilen goizez eta arratsaldez burutuko den ekimena da Mintzodromoa, eta hirian ezagunak eta euskarekin eta kulturarekin harremana duten hainbat pertsonek bat egin dute ekimenarekin, baita alkateak eta zenbait zinegotzik ere. Parte hartu nahi duenak 943 50 51 52 telefono zenbakira deitu behar du, izena emateko.
Irunen ez ezik, Gipuzkoako beste hainbat udalerrietan antolatuko dituzte Mintzodromoak: Lasarte-Orian, Tolosa, Donostian, Urretxun, Eibarren eta Zumarragan. Gipuzkoako Foru Aldundiak babestutako ekimena da.
Mintzodromoa Mendibil Merkataritza Guneko kafetegian izango da, 10:00etatik 11:00etara, eta 18:00etatik 19:00etara.
Haurrentzako ekitaldiak arratsaldean
Mintzodromoaz gain euskararen inguruko ekitaldi gehiago antolatu dituzte gaurko, arratsalderako, Zabaltza plazan. 17:30etik aurrera Haur Parkea muntatuko dute: puzgarriak, euskal mitologiari buruzko Kamishibai tailerrak eta txotxongiloak antolatuko dituzte, eta, festa amaitzeko, txikienentzako diskodantza egingo dute, 18:30ean. dituzte.
