Euskararen Eguna ospatzen ari dira Haurtzaro Ikastolan
Egitarau luze bezain zabala prestatu dute aurten ikastolan Euskararen Eguneraren harira. Aste guztian zehar izan dituzte ekimenak. Eta berez, Euskararen Eguna bihar bada ere, gaur ospatuko dute ikastolan. Izan ere, ikastolako klaustroak erabaki zuen gaur jai eguna ez izatea, elkarrekin ospatzeko festa eguna baizik. Haur Hezkuntzan, goizetik, astean zehar prestatutako opariak eskainiko dizkiote Argitxo iratxoari, euskararen zaintzaile maitagarriari. Eskuttun elkateko kideek gonbidapena eta gutuna eramango dituzte gelaz gela, eta aurtengo euskararen aldeko pregoia irakurriko dute. Arratsaldeko aurreneko orduan, Argitxoren urtebetetzea ospatuko dute ikastolako areto nagusian. Bertan Argitxok ere opariak banatuko dizkiei haurrei. Lehen Hezkuntzan, Eskuttun elkartekoak pasatuko dira gelaz gela pregoia irakurtzera eta Argitxoren eskutitza ere eramango dute. Jarraian, gela bakoitzak euskararen aldeko konpromisoa idatziko du. Ondoren, geletako konpromiso guztiak bateratu, eta mailakoa osatuko dute, ekitaldi nagusian irakurtzeko. Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan, Lehen Hezkuntzan bezalaxe, Eskuttunekoek pregoia irakurriko dute, eta konpromisoak hartuko dituzte gelaka, ondoren, bateratu eta etapakoa osatzeko. Era berean, 3. eta 4. mailako ikasleek motibazio saioak izango dituzte, beren artean euskararen erabilera sustazeko. 15:30ak aldera frontoian elkartuko dira guztiak, ekitaldi nagusian parte hartzeko. Bertan, goizean idatzitako konpromiso guztiak irakurriko dituzte banan-banan, eta amaitzeko, maila bakoitzak bera abestia kantatuko du. HHkoek Euskal haurrak, 1.mailakoek Urtxintxa abestuko dute, 2.goek Loretxoa, 3.mailakoek [...]
Egitarau luze bezain zabala prestatu dute aurten ikastolan Euskararen Eguneraren harira. Aste guztian zehar izan dituzte ekimenak. Eta berez, Euskararen Eguna bihar bada ere, gaur ospatuko dute ikastolan. Izan ere, ikastolako klaustroak erabaki zuen gaur jai eguna ez izatea, elkarrekin ospatzeko festa eguna baizik.
Haur Hezkuntzan, goizetik, astean zehar prestatutako opariak eskainiko dizkiote Argitxo iratxoari, euskararen zaintzaile maitagarriari. Eskuttun elkateko kideek gonbidapena eta gutuna eramango dituzte gelaz gela, eta aurtengo euskararen aldeko pregoia irakurriko dute. Arratsaldeko aurreneko orduan, Argitxoren urtebetetzea ospatuko dute ikastolako areto nagusian. Bertan Argitxok ere opariak banatuko dizkiei haurrei.
Lehen Hezkuntzan, Eskuttun elkartekoak pasatuko dira gelaz gela pregoia irakurtzera eta Argitxoren eskutitza ere eramango dute. Jarraian, gela bakoitzak euskararen aldeko konpromisoa idatziko du. Ondoren, geletako konpromiso guztiak bateratu, eta mailakoa osatuko dute, ekitaldi nagusian irakurtzeko.
Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan, Lehen Hezkuntzan bezalaxe, Eskuttunekoek pregoia irakurriko dute, eta konpromisoak hartuko dituzte gelaka, ondoren, bateratu eta etapakoa osatzeko. Era berean, 3. eta 4. mailako ikasleek motibazio saioak izango dituzte, beren artean euskararen erabilera sustazeko.
15:30ak aldera frontoian elkartuko dira guztiak, ekitaldi nagusian parte hartzeko. Bertan, goizean idatzitako konpromiso guztiak irakurriko dituzte banan-banan, eta amaitzeko, maila bakoitzak bera abestia kantatuko du. HHkoek Euskal haurrak, 1.mailakoek Urtxintxa abestuko dute, 2.goek Loretxoa, 3.mailakoek Arraroa noski, 4.mailakoek Askatasun egarriz, 5.goek Argiak, 6.goek Bertso hop eta DBHkoek Araban bagare. Ekitaldia bukatzeko, Euskaraz bizi nahi dut kantatuko dute guztiek batera.
Euskaren aldeko ahalegin hau, ordea, ez dela aski diote ikastolako arduradunek, eskola orduetara soilik mugatzen bada eginahala. Ikastolan egindako guztia eraginkorra izango bada, familiaren eta herriaren parte hartzea ere beharrezkoa ikusten dute Haurtzaroko arduradunek.
