Ostalaritza eta aisia bultzatzeko proposamen sorta plazaratuko du PPk
Pasaian ostalaritza eta turismoa sustatzeko helburuz, hainbat proposamen helarazi dizkie PPk udalerriko gainontzeko indar politikoei, gerora babes ditzaten. PPko bozeramaile David Hernandezek azaldu duenez, proposamenak herriko ostalariekin batera adostutakoak dira. “Proposamen xumeak, dira, ez dira proiektu handiak. Borondate politikoaren kontua omen da, proposamenak gauzatzeak, ez omen duelako, PPren arabera, kostu ekonomiko handia. Udalerrirako sarrerak ondo identifikatzea eskatuko du PPk, Pasaiara heltzen diren bisitariak barruti bakoitzera nola heldu jakin dezaten “errepidetik bertatik”, popularren iritziz gaur egun dauden txartelak ez direlako nahikoak. Nekazal turismoa bultzatu nahi du baita ere PPk, Hernandezen arabera, Pasaiak horretarako behar diren ezaugarri guztiak biltzen dituelako. Begiratoki bat ere sortu nahiko lukete, Jaizkibelen, Lizeotik gertu “gure ingurune naturalaren ikuspegia izan dezagun”. Horrez gain, ibilbide turistikoak atondu beharko lituzketela uste du Hernandezek. Ipar Euskal Herrian sustatu nahiko luke PPk Pasaiaren irudia, Hendaia, Donibane Lohizune eta Biarritz inguruan, Hernandezen arabera, handik eros ahalmen handiko jendea erakar daitekeela uste baitu. Gipuzkoatik iritsi ohi den turismoari ere erreparatu dio Hernandez, eta Pasaiaren gaineko publizitate turistikoa zabaltzearen garrantzia nabarmendu du. “Horrekin guztiarekin batera, garrantzitsua deritzogu udalerriko kaleak garbi mantentzeari, eta espaloiak eta errepideak txukuntzeari, horrek, gure udalerriko irudia hobetu ez ezik, pasaitarren bizi kalitatea hobetuko duelako ere “, gaineratu du.
Pasaian ostalaritza eta turismoa sustatzeko helburuz, hainbat proposamen helarazi dizkie PPk udalerriko gainontzeko indar politikoei, gerora babes ditzaten. PPko bozeramaile David Hernandezek azaldu duenez, proposamenak herriko ostalariekin batera adostutakoak dira. “Proposamen xumeak, dira, ez dira proiektu handiak. Borondate politikoaren kontua omen da, proposamenak gauzatzeak, ez omen duelako, PPren arabera, kostu ekonomiko handia.
Udalerrirako sarrerak ondo identifikatzea eskatuko du PPk, Pasaiara heltzen diren bisitariak barruti bakoitzera nola heldu jakin dezaten “errepidetik bertatik”, popularren iritziz gaur egun dauden txartelak ez direlako nahikoak.
Nekazal turismoa bultzatu nahi du baita ere PPk, Hernandezen arabera, Pasaiak horretarako behar diren ezaugarri guztiak biltzen dituelako. Begiratoki bat ere sortu nahiko lukete, Jaizkibelen, Lizeotik gertu “gure ingurune naturalaren ikuspegia izan dezagun”. Horrez gain, ibilbide turistikoak atondu beharko lituzketela uste du Hernandezek.
Ipar Euskal Herrian sustatu nahiko luke PPk Pasaiaren irudia, Hendaia, Donibane Lohizune eta Biarritz inguruan, Hernandezen arabera, handik eros ahalmen handiko jendea erakar daitekeela uste baitu. Gipuzkoatik iritsi ohi den turismoari ere erreparatu dio Hernandez, eta Pasaiaren gaineko publizitate turistikoa zabaltzearen garrantzia nabarmendu du.
“Horrekin guztiarekin batera, garrantzitsua deritzogu udalerriko kaleak garbi mantentzeari, eta espaloiak eta errepideak txukuntzeari, horrek, gure udalerriko irudia hobetu ez ezik, pasaitarren bizi kalitatea hobetuko duelako ere “, gaineratu du.
